Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen eskubideak

Baztertutakoak - Argazkia: EJ-GV - Mikel Arrazola

Arartekoa lanean ari da gizartean baztertuta dauden pertsonak sustatu eta babesteko.

Gizartean bazterturiko pertsonez lehentasunezko arreta behar duen talde gisa hitz egiten dugunean, gizartean erabat parte hartzerik ez duten pertsonez mintzo gara, ez baitauzkate gizakiaren garapenerako funtsezkotzat jotzen ditugun zenbait gauza: hau da, etxebizitza duina, osasuna behar bezala babestuta, lana berdintasunez lortzeko aukera, kalitateko hezkuntza eta gizarte-babes nahikoa.

Lanik ezak, baliabideak lortzeko aukerarik ezak, diru-sarrera nahikorik ez izateak, gizarte- eta familia- loturak hausteak, gizarte-portaerak aldatzeak, osasuna andeatzeak, gizarte-bazterketak, besteak beste, pertsona bat gizartean baztertuta utz dezakete eta, beraz, erabateko herritartasuna eratzen duten giza eskubideak erabili ezinik.

Zenbait pertsona egoera horretan bizitzeak kolokan jartzen du, dudarik gabe, gure sistemaren eta gure erakundeen eraginkortasuna, izan ere, gure sistema eta erakundeak bazterketa-prozesuak eragotzi edo geldiarazteko eta pertsona horiek erabat gizarteratzeko gai ez direla erakusten du.

EAEko pertsona guztien gizarteratze osoa sustatzeak izan behar du euskal administrazioen helburu nagusia; horregatik, administrazioak xede horrekin burutzen dituen jarduerak bultzatu eta kontrolatzera bideratzen du bere lana Arartekoak.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gizarteratzea
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizarteratzea - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizarteratzea - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2013ko txostena - 171 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2011ko txostena - 198 kb Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad