Egitura desberdintasuneko sistema batetik abiatzen den gizartean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea

Council of Europe - Stop domestic violence against women

Ararteko erakundeak lanean dihardu emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesteko. Xede hori emakumeen preterizio historikotik abiatzen den inguru sozial, ekonomiko eta kultural batean kokatu beharra dago. Preterizio hori, berriz, gailentzen den ideologia matxista edo patriarkal deritzogunaren ondorioa da; ideologia horren arabera, emakumeen eta gizonen arteko harremanetan, emakumeek gizonen botere handiagoaren mende egon behar dute.

Horregatik, arlo honetan egiten dugun lanean, onartzen dugu emakumeen eta gizonen arteko egitura desberdintasunetik abiatzen garela. Beraz, berdintasuna lortu nahi bada, ezinbestean zuzendu beharra dago abiapuntu dugun desberdintasun egoera hori.

Helburu hori lortzeko, Arartekoak arlo honetan burutzen dituen jarduerak ez dira mugatu behar sexuagatik egin daitezkeen diskriminazioak kontrolatzera soilik, baizik eta berariaz bideratu behar dira:

  • emakumeen eskubideak babestera
  • emakumeak gizarteko arlo guztietan erabat sar daitezen erraztera
  • emakumeek erabaki sozial, politiko edo ekonomikoak hartzen erabat parte har dezaten eta protagonista izan daitezen sustatzera, eta emakumeek erabakiak hartzeko eta laneko arlo guztietan ordezkaritza egokia izan dezaten bultzatzera
  • emakumeek oro har boterea lortzera

Ikuspuntu horretatik, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortu nahi bada −helburu gisa aldarrikatzen dugu guk−, emakumeen aldeko berariazko ekintzak abiarazi behar dira nahitaez, emakumeak gizartearen bilakaeraren benetako protagonista izan daitezen. Arartekoak zaindu behar du −bere eginkizuna baita− euskal administrazio eskudunek zuzen eta behar bezala garatu eta aplikatuko dituztela helburu hori gauzatzeko behar den gizarte-eraldaketa erdiesteko asmoz gure gizarteak bereganatu dituen tresnak.

Horretarako, euskal herri-administrazioei jarrera proaktiboa exijitu behar die emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eta arretaz zaindu behar du administrazio horiek:

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena
NACIONES UNIDAS - Objetivos de desarrollo del Milenio - Informe de 2007 - 2 Mb. NACIONES UNIDAS - Objetivos de desarrollo del Milenio - Informe de 2007
ONU Gender Mainstreaming - 88 Kb. ONU Gender Mainstreaming
Emakunde. Base legal para la acción positiva - 1,7 Mb. Emakunde. Base legal para la acción positiva

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
ONU. Empoderamiento de la mujer. Programas de las Naciones Unidas para el Desarrollo ONU. Empoderamiento de la mujer. Programas de las Naciones Unidas para el Desarrollo
Unión Europea. Igualdad entre mujeres y hombres Unión Europea. Igualdad entre mujeres y hombres
Council of Europe. Equality between women and men Council of Europe. Equality between women and men
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad