Indarkeria sexista errotik kentzea

Fotografía de EL CORREO egunkariaren argazkia

Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeen diskriminazioaren paradigma, egiturazko fenomeno gisa. Patriarkal edo matxista deritzogun mundu-ikuskera horren adierazpenik ikaragarriena da. Mundu-ikuskera horretan, emakumeek gizonaren botere handiagoari men egin behar diotela ulertzen da, gizona hartzen baita gizarte-bilakaeraren protagonistatzat. Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeen eskubideen urratzerik larriena, eta lehenbailehen erauzi beharreko gizarteko gaitza.

Indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeei laguntzeko sortu diren mekanismo publikoak eraginkorrak diren ala ez begiratzen du Ararteko erakundeak. Horrela, Arartekoaren eginkizuna da euskal administrazioek emakumeen kontrako indarkeriari ematen dioten erantzuna egokia izan dadin zaintzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 4/2005 euskal Legeak VII. kapituluaren III. idazpuruan ezarritako moduan.

Ikuspegi horretatik, indarkeria jasaten edo jasan duten emakumeek (edo haien izenean dihardutenek) egindako kexak aztertzen ditugu, euskal herri-administrazioen jarduerei dagokienez. Kexa horiek bideratu ahal izateko, arlo honetan eskumenak dituzten euskal herri-administrazioei galdetzen diegu ea zein neurri hartzen dituzten eta zein jarduera publiko hasten dituzten indarkeria sexistari aurre egiteko eta hori pairatzen duten emakumeei laguntzeko; eta, beharrezkoa izanez gero, emakume horiek artatzeko baldintzak hobetzeko eskatzen diegu.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Txosten bereziak
Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Justizia administrazioa Euskadin. Etxeko indarkeria Justizia administrazioa Euskadin. Etxeko indarkeria
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad