ARARTEKOKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA: Berriro martxan!



Vitoria-Gasteiz

Azaroaren 25a egun seinalatua izan zen, emakumeen kontrako indarkeriari gizarte zibilak eta erakundeek emandako erantzunagatik. Egun horrexetan beste ekitaldi azpimarragarri bat burutu zen: beste ikasturte batze, eta dagoneko bederatzi dira, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluak bere jarduera hasi zuen Gasteizen, ikasturte honetako lehen bilera eginez.

Taldean lagun berriak, ideia berriak eta esperientzia berriak. Horiexek izan ziren bilerako elementu garrantzitsuenak. Hemendik aurrera, datorren ekainera arte, heziketa afektibo-sexualaren gaia landuko dugu.

Ongi etorri, neska-mutilok, eta eskerrik asko zuen denbora, laguntza eta ahaleginagatik!

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad