AUBIXA FUNDAZIOAREN EKITALDIA: ADINEKOEN ESKUBIDEAK ETA ESKUBIDE HORIEK BALIATZEA



Donostia-San Sebastián

Adinekoen eskubideak hizpide hartuta, Aubixa fundazioak antolatu duen mahai-inguru batean parte hartuko du gaur arratsaldean, Donostian, Manuel Lezertua arartekoak. Adinekoen taldea heterogeneoa da eta oso arazo eta interes desberdinak ditu. Mahai-inguruan ere egongo dira Galiziako Valedora do Pobo eta Catalunyako Síndic de Greugres.

Bere mintzaldian, arartekoak hainbat aldiz aipatuko du Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen Gutuna. Adierazpen horrek berariazko kapitulu bat eskaintzen die adinekoen eskubideei. Artikulu horretan aitortzen eta errespetatzen da adinekoek bizimodu duin eta independentea egiteko duten eskubidea, baita bizitza sozial eta kulturalean parte hartzekoa ere.

Euskadiko egoeraz ere egingo du berba, izan ere, Euskadin ez dago adinekoen eskubideen araudia biltzeko berariazko legerik, eta Gizarte Zerbitzuen Legea hartzen da arau-esparrutzat.

Aubixa fundazioa 2016an sortu zen, AFAGI Alzheimerra eta buruko beste gaitz batzuk dituztenen senideen eta lagunen Gipuzkoako elkartearen ekimenez, honako helburu honekin: gaixoen elkarte batek berezko dituen zereginetatik harago joatea gizarte-ikerketaren arloan, adinekoen eskubideen arloan eta adinarekin lotutako buruko gaitzak dituztenen eskubideen arloan.

Zahartzea pentsio-sistemarako arazo demografikoa eta iraunkortasunezkoa besterik ez dela dioen ikusmoldea gainditu nahi du Aubixak, adineko pertsonak duinduz eta bizi-itxaropena luzatzea aukera bat bihurtuz belaunaldien arteko elkartasuna, genero berdintasuna eta gizarte berrikuntza lortzeko. Era berean, Alzheimer gaitzari buruzko estigmak desagerrarazten laguntzeko konpromisoa hartu du.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Actividades
Arartekoaren interbentzioa 12-01-2017 Arartekoaren interbentzioa 12-01-2017
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad