ETORKINTZA, 30 URTE ETA GEHIAGO


Adikzioak: ikuspegi komunitarioa


Bilbo

Manuel Lezertua arartekoak adikzioei buruzko jardunaldi batean parte hartuko du gaur, Bilbon. Etorkintza fundazioak antolatu du, gizarte-eztabaida pizteko, ikuspegi desberdinak kontrastatuz eta hobetzeko aukerak sortuz.

Topaketa hasi ostean, arartekoak moderatzaile-lanak egin ditu honako mahai-inguru honetan: Kannabisaren trataera penala: ikuspuntu berriak.

Mahai-inguru horren edukiaren bitartez, kannabisaren kontsumoa zigor arloan jasotzen ari den gaitzespenaren ikuspegi eguneratua izaten lagundu nahi da. Bertan parte hartu dute Juan Mateo Ayala magistratuak -azterketa juridikoa egin du kannabisaren inguruko zigor-politikaren gainean , María Acale Kadizeko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedradunak -nazioartean zigorra kentzeko dauden esperientziak aipatu ditu eta Aitor Brión kannabis erabiltzaileen elkarteen Federazioko abokatu eta aholkulariak.

Lezertuak bere mintzaldian esan duenez, nerabezaroko droga-kontsumoei buruzko politikek "koherenteak izan behar dute biztanleria osoarentzako politika eta jardunbideekin. Bizimodu osasungarria sustatu behar dute eta, horretarako, beren helburu eta jarduerak era askotako zertzeladetara egokitu, adina, kalteberatasuna edo gertatzen diren beste faktore batzuk aintzat hartuta".

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren interbentzioa 4-10-2018 Arartekoaren interbentzioa 4-10-2018
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad