KARRANTZA HARANAKO UDALAK IRADOKIZUN BAT ONARTU DU, DATU PERTSONALAK DITUZTEN ESPEDIENTE ADMINISTRATIBOETARAKO SARBIDEA EMAN BAINO LEHEN, KASU BAKOITZA AZTERTU ETA HAZTATU DADIN



Vitoria-Gasteiz

2017an Arartekoak bideratzeko onartu zuen kexa batean, esku hartzeko galdegin zioten, agian datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu zelako.

Izan ere, Karrantzako Udalak kexagilearen datu pertsonalak laga zizkien salatutako pertsonei eta Bake Epaitegiari.

Kasu zehatz horretan, Arartekoak ondorioztatu du espediente administratibo horretarako sarbidea inolako arazorik gabe eman zitekeela salatzailearen datu pertsonalak kenduta edo hari hartarako baimena eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad