KARTZELA KALERA! Topaketak


Angela Davisek esku hartuko du. Mundu osoko kartzelaren kontrako mugimendu feministan itzal handiena duten pertsonetako bat da bera.

Bilbo

Bihar, ostirala, "Kartzela kalera!" izenburuko jardunaldia egingo da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, emakumea eta kartzela ardatz nagusi hartuta.

Topaketa horretan parte hartuko du Angela Davisek du. Mundu osoko kartzelaren kontrako mugimendu feministan itzal handiena duten pertsonetako bat da bera. Bertan egongo da ere Rafa Sainz de Rozas, Arartekoko espetxeratuen arloko arduraduna. Euskadiko espetxeen errealitateaz, egungo egoeraz eta geroko erronkez hitz egingo du.

Sainz de Rozasen ustez, "gure presondegiko biztanleria izugarri hazi da azken bi hamarkadetan, zigor-sistema pixkanaka gogortzearen ondorioz, eta aldi horren azken laurdenean, ekonomia-krisiaren kariaz ezarritako ongizate-estatua berrikusteko politiken ondorioz. Bi faktore horien konbinazioa dela eta, kartzelaren funtzioak berriz zehazten ari dira, eta funtsezkoak izateari inoiz utzi ez ziotenak bakarrik geratzeraino: zigorra eta delitua prebenitzea; eta ez delitu guztia, baizik eta oso jazarpen penal hautakorraren xede direnena. Testuinguru horretan, espetxeen inguruko herri politikek aintzat hartu behar dute kontraesana dagoela legeak askatasunaz gabetzeko zigorrari esleitzen dion gizarteratzeko funtzioaren eta, egiatan, preso dagoen pertsona familia-, gizarte- eta lan-erreferentzietatik aldentzeak eragiten duen gizarte-kanporatzearen artean. Aipatu erreferentzia horiek ez izateak gizarte-bazterketa, pobrezia eta marjinazioa eragiten ditu, eta marjinazio horretan, ez kasualitatez, sortzen da gure kartzelak betetzen dituen delinkuentzia."

Orobat, jardunaldi horretan parte hartuko dute, besteak beste, César Manzanos Salhaketako kideak eta Estibaliz de Miguelek, Soziologian doktore eta emakumeei eta kartzelei buruzko ikerketarako Sin Rejas sareko koordinatzailea baita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad