JARDUERAK

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALAREN URTEURRENA OSPATUKO DU ARARTEKOAK

Bilbao 29/11/2018

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena ospatzen dela eta, Arartekoak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu dute Gianluca Esposito Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari nagusi exekutiboa. GRECO taldea Europako Kontseiluak babestuta sortu zen, ustelkeriaren kontrako borrokan estatu kideei ezartzen zaizkien neurrien bilakaera aztertzeko. Hitzaldiak "Ustelkeria eta giza eskubideak" du izenburu eta abenduaren 12an emango da, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko ekitaldi-aretoan, 12:00etan. Hitzaldia frantsesez emango da, eta aldi berean itzuliko da gaztelaniara et ...

An unfair start: Inequality in children's education in rich countries (2018 Report)

28/11/2018

Txosten honek munduko 41 herrialde aberatsenetan dauden desparekotasunen berri ematen du. Horiek guztiak Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) edo Europar Batasuneko (EB) kide dira. Eskura ditugun datu berrienak erabilita, haurrengan dauden desparekotasunak ditu aztergai -eskolaurreko hezkuntza jasotzeko aukeratik hasi eta bigarren graduko ikasketak egiteko esperantzetaraino-, eta sakon aztertzen du zer lotura dagoen hezkuntza-desparekotasunaren eta beste faktore batzuen (gurasoen lanbideak, migrazioaren oinarria, adingabeen generoa eta eskolen ezaugarriak) artean. Iturria: UNICEF Irakurri gehiago

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 1948ko abenduaren 10ean onartu zen

14/11/2018

Horregatik, Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoak informazio-oharrak argitaratuko ditu aldarrikapeneko 30 artikuluetako bakoitzari buruz. Egunero egingo du, datozen 30 egunetan. "Sail honen bidez erakutsi nahi da zein urrun iritsi garen eta oraindik zein urrun iritsi behar dugun, eta helburu hunkigarri horiek sortzen lagundu zutenak ohoratu nahi dira" Iturria: NBEren berriak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad