JARDUERAK
Lazo negro

ARARTEKOAK GAITSETZI EGITEN DU SOPHIA LOSCHEREN HILKETA

Vitoria-Gasteiz 22/06/2018

Ararteko erakundeak biziki gaitzesten du alemaniar emakume gazte baten kontra Arabako lurraldean gertatutako ekintza hori eta bere arbuioa eta samina adierazi nahi ditu. Hilketa, ustez, kamioilari batek egin du. Euskal gizarteak duen tristura eta amorro sentimentuarekin bat egiten du, ohartzerakoan Sophia gazteak Leipzgen hasi zuen bidaia etxera heltzako asmotan, eta konfidantza osoa jarriz beste pertsona batengan, era latz batean bukatu da Euskadin. Euskadin pertsonen eskubideen defentsarako erakunde den einean, une latz hauetan Arartekoak elkartasuna adierazi nahi dio Sophiaren familiari, baita ere bere dolumina alemaniar gizarteari eta bertako erakundeei,Hilketa hau, zalantzarik gabe, matx ...

GIZARTERATZEAREN ALDEKO II. TOPAKETA

Vitoria-Gasteiz 13/06/2018

Iaz abiarazitako ekimenari jarraipena emanez, Arartekoak eta ARASKI AES Saskibaloi Kirol Elkarteak Gizarteratzearen aldeko II. Topaketa antolatu dute datorren larunbaterako -ekainak 16 . Topaketa horretan 120tik gora emakumek hartuko dute parte -jokalari zein entrenatzaile izan , eta bertan izango da Julia Hernández arartekoaren ondokoa. Aniztasuna aberastasun bihurtzea da helburu, emakumezkoen saskibaloia horretarako tresnatzat erabiliz. ARASKI AES emakumezkoen elkartea 2010an sortu zen, saskibaloiaren inguruan emakumeak trebatu eta sustatzeko proiektu bat garatzeko asmoz. Proiektu horretan, kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen diren helburuak lortu nahi dira; izan ere, emak ...

ARARTEKOA BIDEAN ZENTROA IKUSKATZERA JOANGO DA

Vitoria-Gasteiz 08/05/2018

Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Bidean harrera-zentroan beharbada arduragabekeriaz jokatu dela eta, salaketak egin dituzte zenbait elkartek eta genero-indarkeria pairatu duten emakume batzuek. Horregatik, Arartekoak lehenbailehen ikuskatuko du zentro hori, argitu nahi baitu egiaz zer egoeratan eta nolako arreta ematen zaien indarkeriatik ihesi toki horretara babes bila joan diren emakumeei. Harrera-zentro horretan egon diren emakume batzuen kexak jaso zituen atzo Arartekoak. Era berean, hainbat elkarte feministak Bidean zentroaren egoeraz eta funtzionamenduaz jendaurrean egin dituzten salaketen berri izan du. Jasotako kexak GFAren iritziarekin kontrastatu ahal izateko, ikerketa baten bidez ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad