JARDUERAK

ARARTEKOAK BUKATU DU BERE IKERKETA BAKARRIK DAUDEN ADINGABE ATZERRITARRENTZAKO HARRERA-ZENTROEN EGOERAZ

Vitoria-Gasteiz 11/06/2018

2017an Arartekoak ofiziozko zenbait espediente ireki zituen, jakin nahi baitzuen zer egoeratan zeuden bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako hasierako edo larrialdietako harrera-zentroak, eta zer-nolako arreta ematen zaien zentro horietan. Hori dela eta, dagoeneko itxi du espediente horietako azkena. Ubara (Gipuzkoa), Bideberrira (Araba) eta Zornotzara (Bizkaia) egindako bisitak uste eta nahi baino gehiago luzatu dira, izan ere, Ararteko ...
BILERA EGIN DUTE ARARTEKOAK ETA HOLANDA ETA GREZIAKO DEFENTSA-ERAKUNDEEK

BILERA EGIN DUTE ARARTEKOAK ETA HOLANDA ETA GREZIAKO DEFENTSA-ERAKUNDEEK

Vitoria-Gasteiz 14/02/2018

Arartekoaren ekimenez, Reinier van Zutphen eta Andreas Pottakis Holandako eta Greziako herriaren defendatzaileak, hurrenez hurren, Euskadira etorri dira bisitan. Hemen hainbat lan-bilera egin dituzte, errefuxiatuen gizarteratzea aztertzeko. Egin asmo diren jardueren artean, lan-saioak programatu dira herriaren defendatzaileen eta beren lantaldeen artean, baita ere Eusko Jaurlaritzako, ACNURreko, Espainiako Herriaren Defentsa-erakundeko, CEAR Euskadiko, ACCEMeko eta MPDLko (Bakearen, armagabetzearen eta askatasunaren aldeko mugimendua) zenbait zuzendarirekin ere. Errefuxiatuen egoeragatik kezkatzea, baita beraien eskubideak errespetatuko direla ziurtatzeko ekimenak abiaraztea ere, etengabeko eg ...
Eusko Legebiltzarrean

ARARTEKOA ETA ACNUR EUSKO LEGEBILTZARRAREN GIZA ESKUBIDE ETA BERDINTASUN BATZORDEAREN AURREAN AGERTU DIRA

Vitoria-Gasteiz 26/04/2017

Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertuko da, Francesca Friz-Prguda ACNURren Espainiako ordezkariarekin batera, errefuxiatuen krisi humanitarioarekin eta horiek hartu eta babestu beharrarekin zerikusia duten ekimen batzuk azaltzeko. Jakina denez, joan den otsailean, autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek honako izenburuko adierazpena onartu zuten Gasteizen: "Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileen baterako adierazpena, errefuxiatuek eta asilo eskatzaileek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean". Lezertuak han on ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad