JARDUERAK

I. MINTEGIA: "LEGEEN GEROA-FUTURO DE LAS LEYES"

Vitoria-Gasteiz 30/01/2018

Eusko Legebiltzarra "Legeen geroa-Futuro de las leyes" izenburuko I. Mintegia egiten ari da egunotan, Irisgarritasuna sustatzeko Legearen 20. urtemuga aztertzeko. Arau hori erreferentziazkoa da bizimodua burujabetasun osoz egiteko eta gizartean erabat parte hartzeko, baita ere garraio, inguru, zerbitzu eta instalazio publikoetara eta informazio eta hedabideetara berdintasunean sarbidea izateko. Europako, Estatuko eta bertako araudia gorabehera, oraindik ere bereizkeria eta bazterketa egoera larri-larriak gertatzen dira, arkitektura-oztopoak muga garrantzitsua izaten jarraitzen baitute gizartean parte hartzeko eta aukera berberak izateko. Manuel Lezertua arartekoak topaketa horretan parte hartu ...
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren osoko bilkura

IRISGARRITASUNA SUSTATZEKO EUSKAL KONTSEILUAREN OSOKO BILKURA

Vitoria-Gasteiz 04/12/2017

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran parte hartu du gaur Manuel Lezertua arartekoak, Gasteizen, Lehendakaritzan. Bilkura berezi horretan, Iñaki Arriola sailburu eta Kontseiluko presidentea buru zela, Iñigo Urkullu lehendakariak erakunde-adierazpen bat eman du ezagutzera, izan ere, atzo, abenduak 3, Ezinduen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta gaur, hain zuzen, 20 urte bete dira Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea onartu zenetik. Bere mintzaldian, arartekoak hauxe esan du: "lege hori bereziki aurreratua zen, ez bakarrik gizarteko eredua barneratzen zuelako, baizik eta baita ere diseinu unibertsalaren filosofiak berezko dituen tesietan oinarritzen ...
ARARTEKOAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARRAREN BATZORDEAN

ARARTEKOAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARRAREN BATZORDEAN

Vitoria-Gasteiz 30/10/2017

Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertu da, EAEko hospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa txosten bereziaren berri emateko. Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad