JARDUERAK

COVID19K EZARRITAKO OSASUN-ALARMA DELA ETA, ARARTEKOAK BULEGO GUZTIAK ITXI DITU. TELEFONOZ ETA POSTA ELEKTRONIKOZ ARTATZEN JARRITUKO DUGU.

17/03/2020

COVID-19 koronavirus pandemiaren ondoriozko osasun publikoko larrialdi-egoera dela eta Gasteiz, Bilbao eta Donostiako - bulegoak ixteko erabakia hartu du Arartekoak eta bertan behera utzi jendearentzako arreta. Hala ere, ezarritako gutxieneko zerbitzuek eta erakundeko langileen tele-lanak herritarren arreta bermatuko dute. Beraz, gaurtik aurrera, eta berriro abisatu arte, jendaurreko arreta telematikoa izango da, batez ere helbide elektroniko honen bidez: arartekoa@ararteko.eus edo 945135118 telefono zenbakiaren bitartez (9:00etatik 14:00etara)Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegorako teknikari bat hautatzeko ...
Lazo negro

ARARTEKOAK KRIMEN MATXISTA BERRI BAT GAITZETSI DU. SORALUZEN 74 URTEKO EMAKUME BAT HIL DU, USTEZ, BERE SEMEAK, ELORRIOKO UDALTZAIN BATEK

Soraluze 17/03/2020

Arartekoak emakumeen aurkako indarkeria-kasu berri bat gaitzetsi du, eta atsekabe handia adierazi; izan ere, 74 urteko emakume bat hil du, ustez, bere semeak. Biak ala biak elkarrekin bizi ziren Soraluzen. Arartekoak publikoki salatu nahi du familia barruko emakumeen aurkako indarkeria-kasu hau joera matxista hutseko krimen gaitzesgarria dela; ustez, udaltzaina den semeak, ama zaintzeko eta babesteko betebeharra zuenak, hil du, ustez, emakumea. Indarkeria matxista era askotara adierazten da, Istanbulgo 2011ko Europako Hitzarmenak aitortzen duen moduan. Arau hori erabat aplikatzen da gure sistema juridikoan 2014an berretsi ondoren, eta erakunde nahiz herri-administrazio eskudunek eten behar du ...

ARARTEKOAK EGINDAKO GOGOETAK KONTUAN HARTUTA, ETXEBIZITZA SAILAK ETXEBIZITZA DUIN ETA EGOKI BAT LEGEZ OKUPATZEKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA AITORTU DIO HERRITAR BATI

Vitoria-Gasteiz 12/03/2020

Herritar batek Arartekoari adierazi zion ez zetorrela bat "Etxebide" Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroko haren izen-emateari aitortu zitzaion antzinatasunarekin. Kexagileak azaldu zuen 2011tik zeramala alta emanda etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa. Hasieran, erosketa- zein errentamendu-araubidean eman zuen izena. Nolanahi ere, 2013ko urtarrilean, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak ofizioz aldatu zuen etxebizitza eskuratzeko araubide hori, eta erosketa-araubidea ezarri zuen aukera bakartzat. Kexagileak ez zekien etxebizitza eskuratzeko araubidea aldatu zenik, eta, beraz, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzeko eskatu zuen zenba ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad