ARARTEKOAK GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA OSPATZEN DU


Régis Brillaten hitzaldia, Europako Gutun Sozialerako Europako Kontseiluko idazkari exekutibo ohia baita
Vitoria-Gasteiz

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzen dela eta, Arartekoak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu du Régis Brillat, Europako Gutun Sozialerako Europako Kontseiluko idazkari exekutibo ohia.

Ekitaldia abenduaren 15ean (asteazkena) burutuko da, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan, 12:00etan. Arartekoak antolatu du, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiarekin elkarlanean.

Régis Brillaten hitzaldiaren aurretik, Manuel Lezertua arartekoak, Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak eta Iñaki Subijana Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidenteak esku hartuko dute. Moderatzaile-lanak egingo ditu Garbiñe Biurrunek, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan alorreko Salako presidenteak.

Europako Gutun Sozial Berrikusia lan eta gizarte arloetako giza eskubideen nazioarteko itunik osoena da, eta joan den uztailean jarri zen indarrean Estatuan, berretsia izan ondoren.

Gutuna berrikustean, eskubide sozial berriak erantsi dira, hala nola lanetik justifikaziorik gabe egotzia ez izateko eskubidea, kalte-ordain egokia jasotzekoa, gizarte-bazterketaren kontra babestua izatekoa edo etxebizitza izateko eskubidea.

Gutunean printzipio orokor bat ere ezartzen da diskriminaziorik ez jasateko, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna izateko eta lanean sexu-jazarpena prebenitzeko. Gainera, hobeto babesten ditu desgaituak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad