BIZILAGUN BERRIZ HASIKO DA AURREZ AURREKO ZEBITZUA EGITEN, ARARTEKOAK GOMENDATU ZION BEZALA


Horrela, herritarrek zerbitzu horren aurrez aurreko edo telefonozko laguntza aukeratu ahal izango dute. Zerbitzu horren bitartez, zenbait tresna eskaintzen dira, bizilagunen komunitateetan edo etxebizitza edo lonja baten alokatzailearen eta maizterraren arteko harremanetan sortzen diren desadostasunak konpontzeko.
Vitoria-Gasteiz

Uztailaren bukaeran herritar batek esku hartzeko galdegin zion Arartekoari, izan ere, Bizilagun zerbitzuak telefonozko zerbitzua bakarrik ematen zuen eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharra zegoen Internet bidez edo 012 telefonoan. Behin hitzordua hartuta, zerbitzuak telefonoz deitzen zuen erreserbatutako egunean eta orduan.

Kexagileak adierazi zuenez, hiru bider saiatu zen bere arazoa telefonoz azaltzen, baina ez zuen egiterik izan, ezinbestean aurretiazko hitzordu telematikoa eskatzera bidaltzen baitzuten.

Gainera, ezarrita dagoen sistemak ez zituen kontuan hartzen telefonorik ez daukaten pertsonak, eta kexagileak herritar gisa dituen eskubideekin bat datorren zerbitzua eskatzen du.

Osasun-larrialdiko egoera adierazi ostean, administrazio gehienek funtsezkoak ez ziren beren bulegoak eta zerbitzuak itxi zituzten, eta, hortaz, herritarrekiko harremana telefono bidez edo telematikoki burutzen zen.

Konfinamendu-aldia bukatu ondoren, administrazio asko, pixkanaka, aurrez aurreko arreta ematen hasi zen berriro, COVID-19ari aurre egiteko planak onartu ziren eta, aldi berean, zenbaitetan, aurrez aurreko lana eta urrutiko lana uztartu ziren.

Gertatzen ari den digitalizazioaren ondorioz administrazioan izandako eraldaketak barne-eraginkortasuna irabazteko balio behar du, baina, horrez gain, baita herritarrei zerbitzu hobeak emateko ere; haatik, egintzek agerian jartzen dute, izatez, harreman telematikoak edo telefono bidezkoak ezartzeko joera dagoela, eta aurrez aurreko arreta bigarren mailakoa dela edo, zenbaitetan, halakorik ez dagoela.

Arartekoak administrazio digitalaz oraintsu prestatu duen azterlanean adierazten denez,"Administrazio elektronikoaren tresnen ezarketaren aurrerapena finkatu eta areagotu behar den arren, ezinbestekoa da herritarrekiko kanal presentziala eta fisikoki eta ez bakarrik birtualki elkarri eragiteko eta harremanetan jartzeko aukera beti irekita uztea".


Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 23a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2021R-1649-21 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 9koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari gomendatu dio har ditzala beharrezko neurriak BIZILAGUN zerbitzuan aurrez aurreko arreta berrabiarazteko, eta eguneratu dezala bere webgunean zerbitzu horretara jotzeko aldez aurreko hitzordua eskatzeko moduari buruzko informazioa. Arartekoaren 2021R-1649-21 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 9koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari gomendatu dio har ditzala beharrezko neurriak BIZILAGUN zerbitzuan aurrez aurreko arreta berrabiarazteko, eta eguneratu dezala bere webgunean zerbitzu horretara jotzeko aldez aurreko hitzordua eskatzeko moduari buruzko informazioa.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad