GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA IZATEA ETA EGIAZTATZEA



Vitoria-Gasteiz

Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (FIO) Emakumeen defentsa-erakundeen sarearen Europako eskualdeak egindako topaketan, gogoeta egin dute erakundeek gaur egun genero-indarkeriari ematen dioten erantzunaz, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak babesteko ditugun sistemen ahulguneez eta indarguneez ere bai.

Gogoeta hori Kanarietako Diputación del Común erakundeak zuzendu du eta bertan parte hartu Arartekoak, honako defentsa-erakunde hauekin batera: Espainiako Herriaren Defendatzailea, Andaluziako Herriaren Defendatzailea, Aragoiko Justicia, Kataluniako Síndic de Greuges, Gaztela eta Leongo Procurador del Común, Valentziako erkidegoko Síndic de Greuges, Galiziako Valedor do Pobo, Nafarroako Arartekoa eta Portugalgo Provedor de Justiça.

Defentsa-erakunde horiek guztiek funtsezko bi alderdi eztabaidatu dituzte genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak babesteko: biktima izatea egiaztatzea eta genero-indarkeriaren kontzeptua homogeneizatzea, Espainiako eta Portugalgo lurraldeetan biktima horiek jaso ditzaketen prestazioei eta zerbitzuei dagokienez. Gainera, alderdi horien gainean duten ikuspegia adierazi dute.

Agiri horretan agertzen dira baterako gogoetan atera dituzten ondorioak, baita antzemandako arazoak hobetzeko gomendio labur batzuk ere.

Vitoria-Gasteiz 2021eko urriaren 27a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA IZATEA ETA EGIAZTATZEA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA IZATEA ETA EGIAZTATZEA
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad