LEIOAKO UDALAK AINTZAT HARTUKO DU IGERILEKUETARA SARTZEKO PROZEDURA BAT JARTZEA, ABONATUENTZAT NAHIZ ERABILTZAILEENTZAT


Halaxe gomendatu zion Arartekoak herritar baten kexa aztertu ondoren, hura ez baitzegoen konforme Leioako Udalaren erabakiarekin, alegia, udako udal igerilekuetan sartzen ez uztea udal kirol instalazioetako abonatuak ez direnei.

Vitoria-Gasteiz

Bere esanean, bigarren urtez jarraian, Leioako bizilagunak ezin izan dira udako igerilekuetara sartu, instalazio horietako abonatuak ez badira (abonatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta sartzen dira), ezta tokia egonda ere. Kexagileak ez zuen abonurik nahi, kostua gehiegizkoa iruditzen zaiolako eman diezaiokeen erabilerarako.

Udalak osasun-irizpideak azaldu zituen neurri hori justifikatzeko: "Debido a la situación sanitaria existente nos hemos visto en la obligación de mantener una serie de normas y controles con el objetivo del correcto funcionamiento de la instalación, además de resguardar la salud de todas nuestras y nuestros usuarios".

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduan, udalaren kirol instalazioak baliatzeko eskubidea aitortzen da, abonatu izan nahiz erabiltzaile izan (abonatu gabea).

Nahiz eta erregelamendu horretan maila goreneko arau batzuek eragin duten (COVIDak sortutako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak arautzen dituztenak), arau horiek ez dute inolako murrizketarik ezartzen instalazioen erabiltzaile motari dagokionez.

2020an egin zuen bezala, izurria hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro ondoren, Leioako Udalak ez du aurreikusi erabiltzaileen eskubideetarako hain murriztailea ez den beste aukerarik.

Arartekoaren ustez, badira ezarritakoa bezain murriztaileak ez diren beste konponbide batzuk, adibidez, aurretiazko hitzordua, izan ere, horren bitartez, behar bezala kontrola daiteke instalazioetarako sarbidea eta identifika daitezke erabiltzaileak.

Horregatik, Arartekoak Leioako Udalari iradokitzen zion igerilekuetara sartzeko prozedura bat antola dezala, bai abonatuentzat bai erabiltzaileentzat, denen osasuna bermatuz instalazio horietan inguru segurua eskaintzeko eta, era berean, instalazio horien erabilera arautzen duen erregelamendua bete ahal izateko.

Udalak Arartekoari jakinarazi dio kirol instalazioen araudia berritzen diharduela eta berritze horretan kontuan hartuko direla hainbat gai, besteak beste, abonatuentzako eta abonatuak ez direnentzako kirol eskaintza.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 11

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2021S-1378-21 Ebazpena, 2021eko irailaren 9koa. Horren bidez,
Leioako Udalari iradokitzen zaio igerilekuetara sartzeko prozedura bat antola
dezala, bai abonatuentzat bai erabiltzaileentzat, denen osasuna bermatuz instalazio
horietan inguru segurua eskaintzeko eta, era berean, instalazio horien erabilera
arautzen duen erregelamendua bete ahal izateko. Arartekoaren 2021S-1378-21 Ebazpena, 2021eko irailaren 9koa. Horren bidez, Leioako Udalari iradokitzen zaio igerilekuetara sartzeko prozedura bat antola dezala, bai abonatuentzat bai erabiltzaileentzat, denen osasuna bermatuz instalazio horietan inguru segurua eskaintzeko eta, era berean, instalazio horien erabilera arautzen duen erregelamendua bete ahal izateko.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad