AGIRIEN BILATZAILEA
- Vitoria-Gasteiz
Arartekoak, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera, Fabián Salvioli abokatu eta irakasle argentinarraren hitzaldi hau antolatu du, Bilboko Bizkaia Aretoan: “Giza eskubideak nazioarteko tentsio bereziko testuinguru batean”.
Honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio pertsona bati eman diezaiola hautaketa-prozesu bat kalifikatzeko oinarritzat erabiltzen diren memoriak eskuratzeko aukera.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala jaso ez den mantenu-pentsio baten zenbatekoa diru-sarrera gisa zenbatzeko erabakia, ondorioztatu ondoren diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak pentsio horretarako eskubidea baliarazi duela.
Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari gomendatzen zaio Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren autolikidazioak egiteko laguntza-programa informatikoa erabili beharra ken dezala aurrez aurre aurkezteko aukeran.
Honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailari gomendatzen zaio berma dezala sei kidetik gorako familia ugariek gainerako guztien aukera berekin parte hartu ahal izatea babes publikoko etxebizitzak adjudikatzeko prozeduretan.
Osakidetzari honako hau gomendatu zaio: ebazpen arrazoitu bat eman dezala informazio publikoa eskuratzeko eskaera bati erantzuteko eta elektronikoki jakinaraz dezala, eta, interes ekonomiko eta komertzialen babesean oinarritutako mugak aplikatuz gero, jokoan dauden eskubideen haztapen proportzionala egin dezala, doktrina- eta jurisprudentzia-irizpideen arabera.
Gasteizko Udalari gomendatzen zaio baimendu dezala udaltzaingoan salaketak aurrez aurre jartzeko aukera, polizia-etxearen egoerarekin eta salatutako egitateekin bat ez datozen oztoporik jarri gabe, aurretiko hitzordua aukerakoa izan dadila, aurretiko hitzorduaren funtzionamenduaren inguruko informazio egokia eman dezala elektronikoki eta aurrez aurre, eta jakinarazi dezala zein kasutan ez den aurretiko hitzordurik behar.
- Vitoria-Gasteiz
2025eko martxoaren 8a
Arartekoari beharrezkoa iruditzen zaio erakunde publikoek neurriak har ditzaten gazteen artean ideia hau zabaltzeko: berdintasuna funtsezko tresna dela ongizatea sortzeko eta ekonomian eta gizartean aurrera egiteko