AGIRIEN BILATZAILEA
Arartekoak amaitutzat ematen du kexagile batek bere ohiko bizilekua nahitaez utzarazi ostean etxebizitza bat premiaz behar zuelako aurkeztu zuen kexa baten harira egin duen jarduketa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari gomendatzen dio behar diren neurriak har ditzala, nortasuna aurrez aurre egiaztatzeko prozesuetan herritarren NANaren kopia eskatu edo gorde ez dadin, eta jarritako erreklamazioak Zerbitzuen Gutunean hitzemandako termino eta epeetan erantzun daitezen.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio animalia oldarkorrek edo arriskutsuak izan daitezkeenek eraso ostean hasitako espedienteen izapideak bultza ditzala.
Barakaldoko Udalari gomendatzen zaion eskain dezala gizarte-larrialdiko egoera bat jasaten ari diren bi familiei aldi baterako etxebizitza-soluzio bat, eta sustatu dezala Udalbatzaren 2024ko abenduaren 26ko Ebazpenean aurreikusitako hiriguneak birgaitzeko eta biziberritzeko beharrezkoak diren jarduketak arintzeko eta hirigintza-tresnen izapidetzea, Zubiletako eremua kalteberatasun-maila oso altuko eremu kalifikatuta dagoela kontuan hartuta.
Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala bere erabakia eta balora dezala irispidea (osoa edo partziala) ematea kexagileak jakinarazitako gertakarien ondorioz egindako ikuskaritza-jardueretan sortutako dokumentuetara, bereziki honako hauetara: bileretako aktak edo egiaztagiriak eta lotura duen beste edozein administrazio-dokumentu.
Agiri honen bidez, Arartekoak argitara ematen du Euskal Herriko Unibertsitatearen uda ikastaroen barruan erakunde honek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak elkarlanean antolatutako uda-ikastaroaren eduki nagusia, gai honen gainean: “Adimen artifizial etikoa lortzeko bidean: giza-eskubideetarako eta datuak babesteko erronkak”. Donostiako Miramar jauregian egin zen, 2025eko uztailaren 3an eta 4an.
Ikastaro horretan, adimen artifizialaren erronka nagusiei buruz eztabaidatu zen, giza eskubideen ikuspegitik begiratuta, eta arlo hauetan duen eragina aztertu zen: berdintasuna, datu pertsonalak babestea, jarduera publikoko gardentasuna edo funtsezko zerbitzuetan algoritmoak erabiltzea.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio erregistroen arloko laguntza-bulegoen jarduna indarrean dagoen araudira egokitu dezala, tabletan jasotako sinadurek beren xede juridikoa betetzen dutela bermatuz, digitalizazioak kopia autentikoak osorik eta trazabilitatearekin ematen dituela bermatuz, eta nortasuna egiaztatzeko nortasun-agiri nazionalaren kopiak eskaneatu eta gorde beharrik gabe.