AGIRIEN BILATZAILEA
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari gomendatzen zaio gaur egunera arte egindako jarduketekin jarraituz, kontrolatzen ez diren lindano-HCH gordetzeko Bizkaiko biltegi zaharretan sortutako kutsadura-arazoa behin betiko konpontzeko jarduketa-plan bat egin dezala.
Amaitutzat eman du kexa baten harira egindako esku-hartzea. Kexa hori egin zen herritar bat ez zegoelako ados diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko eskaeran atzera egin izanarekin, polizia-txosten batek adierazten baitzuen bizikidetza-unitatea ez zela nahikoa erroldako datuen presuntzioa ahultzeko, ez eta kexagileak egindako adierazpenak indargabetzeko ere.
Portugaleteko Udalari gomendatzen zaio, alde batetik, berrikus dezala ondare-erantzukizunaren espedientean emandako ebazpena, eta, bestetik, kontuan har dezala Obra eta Zerbitzuen Udal Sailaren 2025eko martxoaren 5eko txostenean jasotako informazioa.
Hernaniko Udalari gomendatzen zaio kexagileari ezarritako zehapena indarrik gabe uzteko, ordaindutako zenbatekoa itzultzea erabakitzeko, eta, aurrerantzean, arau-hausleen nortasuna eta helbidea egiaztatzeko, kexaren moduko kasuak saihesteko.
Erandioko Udalari gomendatzen dio udaltzaingoak arreta euskaraz ematen duela bermatzeko neurriak ezar ditzala.
Honen bidez, amaitutzat ematen da etxebizitzarako prestazio ekonomikoa aitortzeko eskaera ukatzeari buruzko kexa baten harira egindako jarduketa
Agerraldia Arartekoaren 2024ko Urteko Txostena Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean