Arartekoaren argitalpen berria: Nazioarteko jurisprudentziari buruzko hiru hilez behingo gainbegiradak

Arartekoak beste argitalpen batzuei ekin die, giza-eskubideetan interesa duten pertsona eta erakundeei eta, oro har, jendeari Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiak helarazteko.

Hiru hilez behingo jurisprudentzia-gainbegiradetan, bi auzitegiek aukeratutako erabakien laburpen laburrak daude, gaztelaniaz eta euskaraz. Horietako gehienak giza-eskubideei buruzkoak dira, baina Arartekoaren erakundearentzat interesgarriak diren beste batzuk ere badaude, hala nola ingurumena, enplegu publikoa edo haurtzaroa.


Gainbegiradak hiru hilabetean behin argitaratuko dira, gutxi gorabehera, eta aurreko hiruhilekoko erabaki judizialak barne hartuko dituzte. Arartekoaren jarduketa-esparruen arabera egituratuta daude. Pixkanaka, 2021 eta 2020ko gainbegiradak argitaratuko dira, lehenago argitaratu ez zirenak. Arartekoak, honela, nazioarteko auzitegien jurisprudentzia hobeto ezagutzen tresna bat jarri du gizarte zibilaren, ikasleen, ikertzaileen eta herritarren eskura.


2022 urtarrila-martxoa jurisprudentzia-gainbegirada


2021 urria-abendua jurisprudentzia-gainbegirada