Arartekoaren gomendioari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzungo die, dagokion tratamenduaren bidez
Arartekoaren gomendioak betetzeko eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzuteko, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legea aplikatuz dagokion tratamenduaren bidez
Kexagileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren informazio publikoa eskuratzeko aukera eskatu zuen, administrazioak eskainitako hainbat bitarteko elektronikoren bidez. Horien artean, informazioa eskatzeko postontzi orokorra erabili zuen. Administrazioak mezu elektroniko bat bidali zion, eta adierazi zion, alde batetik, postontzia ez zela bide egokia eskaera hori egiteko, eta ez zela interesduntzat jotzen administrazio-prozeduran, eta, bestetik, eskatzen zuen sarbidea ukatzeko, gardentasun-araudian ezarritako muga bat aplikatuta; baina muga hori ez zen arrazoitu.
Ebazpenean, Arartekoak nabarmendu zuen kexagileari erantzuteko aukeratutako bidea eta praktika ez zirela egokiak izan, eta bidezkoa zela izapideak bultzatzea eta, administrazio-prozeduraren baldintza teknikoak eta juridikoak betez, ebazpen arrazoitu bat jakinaraztea.
Hala, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arreta-prozedura hobetzea gomendatu zuen, herritarrentzako izapidetze irisgarri eta sinplifikatu bat bultzatzeko, eta, gainera, saileko langileak gardentasunaren arloan prestatzeko, zuzenbidearen izapidetzea errazteko, araudiaren eta doktrina-irizpideen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a