Arartekoaren webgune berria

Arartekoak bere webgune berria aurkezten du. Proiektu hori bat dator lortu nahi duen helburuarekin: berritzen jarraitzea eta bere zerbitzuak erabilgarriagoak eta hurbilagoak izatea.

Webak irudi modernoa, grafikoa du, eta eduki berriak; besteak beste, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoari eta Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoari dagozkienak.

Nabiga ezazu bere atal desberdinetan barrena, ezagutu gure zerbitzuak eta sar zaitez berorietan erraz eta intuitiboki, bilatu erraz gure lanak eta agiriak, eta erabil ezazu fazetatutako bilatzailea; bilatzaile horri esker, erakundearen eduki publiko guztia eskuratu ahal izango duzu, behar bezala eguneratuta.

Pixkanaka sartzen diren eduki guztiak edo haietako batzuk jaso nahi badituzu, “Nire Ararteko”ren bitartez erregistra zaitezke.

Weba ezagutzera, bertan nabigatzera eta zure iradokizunak guri helaraztera animatzen zaitugu, hobetzen jarraitzeko.


2022ko apirilaren 1a