Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua 2023ko ENYA FORUMean izango da

Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko bi ordezkarik ENYA FORUMean parte hartuko dute, Maltan. ENOC sareko 18 defentsa-erakundetako zenbait nerabe bilduko dira uztailaren 4an eta 5ean, ombuds bulegoek beraien eskubideak hobeto nola defenda ditzaketen eztabaidatzeko.

Aurten, ENOCeko kideak hausnartzen ari dira nola izan agerikoagoak, parte-hartzaileagoak eta eraginkorragoak haurren eskubideak babesten eta sustatzen.

 

    Location : MALTA


Ekitaldiak gorde: