Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluaren 15. urtemuga
2010ean hasi zuen bere ibilbidea Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluak. Parte hartzeko esperientzia bat da, neska-mutilek eta nerabeek entzunak izateko duten eskubidearen adierazpena.
Urtemuga hori ospatzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu izana gogoratzeko esparruan, Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoak ekitaldi bat antolatu du, ospakizun ludikoa eta ekimen hori hezurmamitu duten pertsonen topaketa nahastuko dituena.
Ekitaldia Bilborock-en (Bilbo) egingo da, azaroaren 13an (osteguna), eta bertara joango dira Arartekoko kontseilari izan ziren gazteak, orain Kontseiluko kide diren nerabeak, zenbait lankide eta partaidetza-organo hori abiaraztea bultzatu zuten erakundeko langile batzuk, izan ere, orain, 15 urte geroago, errealitate bihurtu da.
Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua 14 eta 18 urte bitarteko 24 neska-mutilek osatzen dute. Euskadiko hainbat herri eta hiritakoak dira eta aldizka elkartzen dira, urte horretako aukeratu duten gaia lantzeko, beti beraien eskubideekin lotutakoa.
Europako beste herrialde batzuetako neska-mutilekin ere partekatzen dituzten beren gogoetak, ENYA proiektuaren barruan (European Nator of. Young Advisors) eta Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareko (ENOC) nerabeen kontseiluetan, sare horretako partaide baita Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoa.
Eta, zenbaitetan, beste erakunde batzuen (udalak, Eusko Jaurlaritza, eta abar) ekimenetan parte hartzen dute, haur eta nerabeei dagozkien gaiez beren ikuspuntua emanez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a