ATSEGINEZ BERBA ARTEAN. Artearen bidezko elkarrizketak gaixotasun mentala duten emakumeekin. Edizio berezia: 8tik 8!

Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre arartekoaren ondokoak eta Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduradunak topaketa honetan parte hartuko dute: Atseginez Berba Artean. AVIFESek antolatuta, datorren martxoaren 8an izango da, Bilboko Itsasmuseunean.

Ekitaldi horretan askotariko emakumeek hartuko dute parte, artearen eta sorkuntzaren bidez beren bizipenei, esperientziei, kezkei eta, azken batean, beren bizitzei buruz hitz egiten, eta berdintasunean espazio bat partekatzen osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekin.

    Location : Itsasmuseum - Bilbao


Ekitaldiak gorde: