Skip to main content
  • Arartekoak Donostiako Udalari bidalitako gomendio batean, galdegin dio bete dezala Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpen bat, herritarren elkarte batek eskatutako informazioa ematera behartzen duena. Izan ere, herritar batek, elkarte baten ordezkari gisa, kexa egin zuen Arartekoan, Batzordearen ebazpena bete ez zelako. Ebazpen haren arabera, informazioa eman beharra zegoen, datu publikoak baitziren.

    Argibideak eskatu ostean, Donostiako Udalak informazio-ukapena Arartekoari justifikatzeko asmoz, zerga-arloko konfidentzialtasuna alegatu zuen, eta harekin lotutako prozedura judizial bat zegoela adierazi zuen. Argudio horiek ez ziren alegatu, ordea, Batzordearen aurrean. 

    Arartekoaren ustez, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ezin da mugatu arrazoi argirik izan gabe, jokaera horrek gardentasunaren eta kontuak ematearen printzipioak urratzen dituelako.

    Erakunde honek gomendioan nabarmendu duenez, garrantzitsua da informazioa eskuratzeko esparrua errespetatzea, eskubide horrek indartu egiten baitu herritarrek erakundeekin duten konfiantza, eta administrazio publikoen kontrol demokratikoa bermatzen baitu.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11

     

  • Herritar bati galarazi egin zioten errenta-aitorpenarekin lotutako izapide bat egitea, aurretik hitzordurik eskatu ez zuelako. Gainera, ez zuen erantzunik jaso hasieran egin zuen erreklamazioaren gainean. 

    Arartekoaren ustez, aurretiazko nahitaezko hitzordua ezartzea ez dago justifikatuta interes orokorrari dagokionez, ez da oinarri juridiko argietan oinarritzen eta mugatu egin dezake herritarrek administrazioarekin aurrez aurre harremanak izateko duten eskubidea. 

    Horregatik, erakunde honek gomendio bat bidali dio Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari, ez dezan ezarri aurretiazko nahitaezko hitzordua edozein izapide aurrez aurre egiteko, batez ere administrazio-erregistroaren funtzioarekin lotutakoak.

    Arartekoak gomendatzen du aurretiko hitzorduaren sistema aukerakoa izan dadin eta horren eskuragarritasunari buruzko informazio publikoa eman dadin, sistema hori aholkularitza espezializatua behar duten izapideetarako erabiliko dela bermatuz, baina zerbitzu publikoetara aurrez aurre joatea oztopatu gabe. Neurri horren bidez, berdintasunaren, hurbiltasunaren eta zerbitzu publiko onaren printzipioak betetzea bermatu nahi da.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a

  • Manuel Lezertua arartekoak Ingurumenari buruzko Biltzar Nazionaleko (CONAMA 2024) saio teknikoan esku hartu du, mugitzeko eskubidea bermatzeko hiri-estrategiak direla eta. “Mugikortasuna eztabaidan: mugikortasunaren kontzeptutik mugitzeko eskubidera” izenburuko eztabaida-mahaia izan du ardatz nagusi bere hitzaldiak eta, bertan, agerian jarri ditu hiri-mugikortasun jasangarrirako eskubidea babesteko esparrua eta botere publikoek hori sustatzeko dituzten betebeharrak. 

    Bere aurkezpenean, Lezertuak nabarmendu du garrantzitsua dela mugikortasun jasangarriari heltzea, ez bakarrik araudiaren ikuspegitik, baizik eta baita ere herritarren eguneroko bizipenetik. Esan duenez,"gai horrek kezkatzen nau eta axola dit, ararteko nahiz herritar gisa, eta batzuetan, txirrindulari gisa".

    Arartekoak Euskadin emisio gutxiko eremuen erregulazioa hobetzeko gomendio orokorreko ondorio nagusiak partekatu ditu, erakundeak arlo horretan egin duen ekarpen nagusietako bat baita. Ahalegin hori Arartekoak antolatutako foro baten bidez osatu zen, non hainbat erakunde, aditu eta herritarrek elkarrekin eztabaidatu baitzituzten Euskadin mugikortasun jasangarriak dituen erronkak eta aukerak.

    Lezertuak azpimarratu du herritarren parte-hartzeak funtsezko zeregina duela mugikortasun jasangarrirako estrategia eraginkorrak eta ekitatiboak eraikitzen, mugikortasun jasangarrirako eta garraiobideak aske aukeratzeko eskubidea babesten aurrera egiteko. Eskubide horiek Eusko Legebiltzarrak 2023. urtean onartutako Mugikortasun Jasangarriaren Legean jasota daude. 

    Era berean, azaldu du mugikortasun jasangarrirako eskubideak paradigma-aldaketa dakarrela berekin: mugitzeko eskubidetik mugitzeko askatasunera -horretarako norberari gehien komeni zaion modua aukeratuz- eta gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntutik pertsonak modu jasangarrian mugitzea sustatzeko eskubidera. 

    Ingurumenari buruzko Biltzar Nazionala bi urtean behin egiten da eta erreferentea da Espainiako ingurumenaren jasangarritasunaren eremuan. Arartekoaren parte-hartzeak indartu egiten du Euskadik mugikortasun-politika publiko jasangarriak, inklusiboak eta herritarren ongizatean oinarritutakoak garatzeko duen konpromisoa.

    ARARTEKOAREN INTERBENTZIOA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a

  • 2024ko abenduaren 3a Egun honetan, gizarte bidezkoagoa eta barneratzaileagoa eraikitzeko dugun konpromisoa berresten dugu, non denek beren eskubideak berdintasunez baliatu eta beren potentziala garatu ahal izango duten
  • Arartekoak samin eta atsekabe handiz gaitzesten du Leonorren kontrako erailketa matxista, haren bikote ohiak tiroka bizia kendu baitzion ostiralean, Pasai Antxoko bere bizilekuan. 

    Matxismoaren ondoriozko krimen honek azalpenak eskatzen dizkigu gizarte gisa, eta kasu hori eta horren inguruabarrak zorrotz berrikustea eskatzen digu erakunde guztioi, honako hau ulertzeko: zergatik, Leonorrek salaketak egin arren, ezin izan duten emakume hori babestu eta ezin izan duten galarazi orain urte batzuk salatu zuen erasotzaileak azkenean bera hiltzea.  

    Arartekoak bat egiten du Leonorren seme-alaben, senideen eta lagunen saminarekin. Haiek, hemendik aurrera, erakundeek eman diezaieketen laguntza guztia jaso beharko dute, batez ere krimen horrek beren bizitzetan sortutako kaltea ahal den neurrian konpontzeko.

    Erakunde honek jendaurrean salatzen du, berriro ere, matxismo hiltzaileak eragin guztiz kaltegarria izaten jarraitzen duela emakumeen bizitzetan, eta euskal gizarte osoari eta bere erakundeei eskatzen die irmoki konprometitu daitezela egiturazko gaitz horren kontra eta ideologia eta balio matxisten kontra borrokatzen, hiltzen duen indarkeriaren azken kausa baita. 

    Arartekoak bide horretan lanean jarraituko du, sendo eta modu nekaezinean, matxismoaren adierazpen guztiak salatzen eta emakumeen eta umeen giza eskubideak babesteko duen konpromisoa egunero berritzen, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a

  • Arartekoaren proposamen horrek kexa batean du jatorria. Erdi-askatasuneko erregimenean zeuden bi atzerritar, hirugarren sektoreko erakunde bateko baliabideen erabiltzaileak, kexu ziren Bizkaiko espetxean hirugarren graduan sailkatutako atzerritarren edo baldintzapean askatutakoen identifikazio-dokumentazioa atxikitzeko prozedurengatik.
  • Manuel Lezertua arartekoa Arabako Batzar Nagusietako Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Batzordearen aurrean agertu da, Elkarrekin Araba-Podemos/Ezker Anitza-IU/Berdeak Equo/Alianza Verde y EH Bildu batzarkide-taldeek egindako eskaerari jarraituz, aurretiko hitzorduaren funtzionamendu egokia azaltzeko.

    AGERRALDIA  

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a

  • Antolaketa arrazoiak direla eta, 2024ko azaroaren 21ean, osteguna, itxita egongo dira herritarrei arreta zuzeneko bulegoak.

EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK