EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari gomendatzen dio berrikuspen- eta kontrol-prozedura espezifikoa has dezala eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezar ditzala Donostiako CPEIPS Zurriola ikastola HLBHIP itunpeko ikastetxeak ikasleen familiei hezkuntza-zerbitzuengatik kobratzen dizkien kuoten inguruan.
Osasun Sailari gomendatzen zaio ezabatu dezala Osasun Lurralde Ordezkaritzek Aita Menni Ospitaleko hartutako kalte zerebraleko itunpeko unitatera pazienteak bideratzeko onetsita dituzten protokoloetako adin-mugak (ustezko adinkeria-kasua delako), eta legezko tresna egokienaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidego osoan aplikatzeko protokolo bakarra onetsi eta argitaratu dezala.
Dokumentu honetan, Arartekoak Euskadiko LGTBI pertsonen aurkako diskurtsoei eta gorroto-jarrerei buruzko azterlana aurkezten du, 2023an eta 2024an Errotik-en laguntzarekin egina.
Sexu-orientazioa eta genero-identitatea pertsona gisa definitzen gaituzten eta gure duintasuna egituratzen duten funtsezko alderdiak dira. Pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna bete-betean bizitzeko eta garatzeko aukera, duintasunari kalterik egin gabe, aurreiritzirik, gorrotorik edo intolerantziarik gabe. Dibertsitatea, berdintasunaren printzipio juridiko unibertsalen pean eta diskriminaziorik gabe bizi eta garatuta, balio eta helburu bat da gizarte demokratiko ororentzat.
Ikerketa soziologiko honekin, Arartekoak euskal gizartean LGTBI pertsonen inguruan dauden jarrera sozialak hobeto ulertzea, eta LGTBI pertsonen eskubideak babestera bideratutako politika publikoak hobetzeko jarraibide gisa balio dezaketen ondorio batzuk ateratzea lortu du.
Dokumentu nagusiarekin batera, laburpen-dokumentu bat aurkezten da, erabilitako metodologia eta azterlanaren ondorio garrantzitsuenak laburbiltzen dituena.
Osakidetzari gomendatzen zaio adingabe baten gurasoei adingabearen osasun karpetara sartzeko aukera eman diezaiela.
Eusko Jaurlaritzarko Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari gomendatzen dio bidal dezala etxebizitzaz aldatzeko beharra aitortzeko formalizatutako eskaera, hala, (XXX)go Udalak etxebizitza horren bizigarritasun-egoera baloratu dezan.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari gomendatzen dio aita interesdun gisa aitortu dezala prozeduran eta familia-eskatzaileari semea jaio izanagatiko laguntza ekonomikoa eman diezaiola
Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENOC-European Network of Ombudspersons for Children) erakunde-adierazpena, Arartekoaren partaidetzarekin egina, EBko mugetan dauden haur eta nerabe migratzaileen eskubideen babes eraginkorrari buruzkoa, Migrazioari eta Asiloari buruzko EBko Itunaren onarpena dela eta. "European Network of Ombudspersons for Children. Ad-hoc Position Statement on the protection of children on the move at EU borders in light of the adoption of the EU Pact on Migration and Asylum" adierazpen instituzionalaren itzulpena.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen irailaren 3ko 107/2024 Ebazpena betetzeko, eta eskatu zaion informazio publikoa emateko hura eskuratzeko justifikatu gabeko mugarik ezarri gabe.