Skip to main content
  • Donostiako Udalari bidalitako ebazpen batean, Arartekoak udal horri eskatu dio berrikus ditzala bere laguntza-bulegoen jardunbideko alderdi batzuk erregistro arloan, agiriak aurrez aurre erregistratzen direnean berme juridikoak eta prozeduren segurtasuna hobetzeko.

    Ebazpenean honako gai hauekin lotutako udal jardunbideak aztertu dira: sinadura tabletan, agirien digitalizazioa eta herritarren arretarako bulegoetara joaten direnen nortasuna egiaztatzea.

    Lehenik, Ararteko erakundeak bereizi egiten ditu, batetik, sinadura interesdunaren borondatea edo adostasuna adierazteko bide gisa erabiltzea, eta bestetik, sinaduraren erabilera legez nahitaezkoa den kasuak. Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen arabera, nahikoa da identifikatzea administrazioaren aurrean jardun gehienak egiteko, eta sinadura eska daiteke soilik eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko edo atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko. Horregatik, ez da bidezkoa sinadura oro har ezartzea, eta hori eskatzen denean (eskuz idatzitakoa edo elektronikoa), interesdunak sinatu duen edukiaren egiaztagiri osoa eta egiaztagarria jaso duela bermatu behar da.

    Bigarrenik, defentsa-erakunde honek azpimarratu du digitalizazio-prozesua ezin dela agiriak eskaneatzera mugatu, baizik eta balio juridiko osoa duten benetako kopia elektronikoak sortu behar dituela, edukiaren osotasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatuz. Ildo horretan, egiaztatzeko sistemak jar daitezen gomendatu du, adibidez, egiaztapen-kode segurua (EKS), erregistro-egiaztagiriak eta emandako agiriak benetakoak direla egiaztatu ahal izateko.

    Orobat, Donostiako Udalari iradoki dio hausnar ditzala tabletan jasotako sinaduraren izaera eta ondorio juridikoak, sistema horrek sinadura elektronikoen legezko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko, eta pertsonaren borondatearen eta agiri oso eta aldaezinaren arteko lotura berma dezala.

    Azkenik, Arartekoak gogorarazi dio nortasun agiri nazionala edo pareko agiria erakutsiz identifikatu behar direla aurrez aurre agiriak aurkezten dituzten pertsonak, eta ez dela beharrezkoa eskaneatzea edo kopiak gordetzea, izan ere, egiaztapenerako bitarteko elektroniko elkarreragingarriak erabili behar dira, seguruagoak eta datuen babesa hobeto errespetatzen dutenak.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a
     

  • Urriaren 23an, Estrasburgoko Auzitegiak A.J. eta L.E. Espainiaren aurka auziei buruzko erabakia eman zuen. Erabakian Espainia zigortzen du, mendekotasun kimikoagatik bortxatuak izan zirela salatu zuten bi emakumeren kasuan ikerketa eraginkorrik ez egiteagatik. Auzitegiak ondorioztatu du ikerketan emandako akatsek urratu egin zituztela —prozeduraren alderdian— demandatzaileen aurkako tratu ankerrak eta iraingarriak debekatzea eta haiek bizitza pribaturako duten eskubidea, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. eta 8.en artikuluek babestuta. 

    Kasuaren aurrekariak 2016koak dira, orduan bi emakumek salatu baitzuten bortxaketa jasan zutela Iruñean, mendekotasun kimikoagatik. Joan ziren osasun-zentroak sexu-erasorako protokoloa aktibatu zuen, eta gertatutakoaren berri eman zion Polizia Nazionalari. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta susmagarriak atxilotu egin zituzten, zeinek sexu-harremanak izan zituztela aitortuta, baimena eman zietela argudiatu zuten. Ikerketan zehar, akusatuetako bat ikerketa-unitateko agente baten koinatua zela jakin zen, eta prozesuan zehar funtsezko frogak galdu edo manipulatu ziren.

    Zigor-arloko prozesuan, instrukzio-epaitegiak, demandatzaileen testigantzak sinesgarritzat jo arren, susmagarriak ez auzipetzea erabaki zuen, froga eztabaidaezinik ez zegoelako. Frogen erabileran izandako irregulartasunengatik kausa bereiziak ireki baziren ere, batek ere ez zuen aurrera egin. Urte batzuk geroago, prozesuaren kausa nagusia behin betiko artxibatu zen, ez baitzen egiaztatu substantziak ematea edo baimenik ez ematea arrazoizko zalantza orotatik haratago. Epaitegiek onartu zuten irregulartasunek eta froga digitalen desagerpenak "eragin handia" izan zutela ikerketan, baina diligentziak zehatzak izan zirela ondorioztatu zuten.

    Bere erabakian, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ondorioztatzen du Espainiako agintariek ez zutela ikerketa eraginkorrik egin, bereziki funtsezkoak izan zitezkeen frogak sistematikoki galdu eta manipulatu zirelako, ikerketan independentzia nahikoa bermatu ez zelako eta akats horien aurrean erantzun nabarmen desegokia eman zelako, "akats isolatuak" edo ikerketan egindako omisio txikiak gainditzen zituztelako. Agintariek egindako jarduerek ez zuten lortu mendekotasun kimikoaren salaketetarako funtsezkoak ziren frogen galera konpentsatzea. Gainera, poliziaren jokabide txarrari buruzko ikerketak denbora luze baten ondoren hasi ziren, eta jatorrizko ikerketa gainbegiratu zuten organo judizial eta polizialen esku utzi ziren.

  • Egoitza elektronikoko mantentze-lanetarako oharra Hobekuntza- eta mantentze-lan teknikoak direla eta, jakinarazten da azaroan, egun hauetan eta 14:00etatik aurrera, Arartekoren egoitza elektronikorako sarbidea ez egongo dela erabilgarri:

    Egunak:

    • Azaroak 4, asteartea
    • Azaroak 6, osteguna
    • Azaroak 11, asteartea
    • Azaroak 13, osteguna
    • Azaroak 18, asteartea
    • Azaroak 20, osteguna

    Egun horietan, ezingo dira izapide elektronikoak egin gure egoitza elektronikoaren bidez.

    Barkamena eskatzen dizuegu eragozpenengatik eta eskertzen dugu zuen ulermena. Zerbitzu seguruago eta eraginkorrago bat eskaintzeko lanean ari gara.

    Edozein zalantza edo arreta-behar izanez gero, gure arreta presentzialeko bulegoetara jo dezakezu, edo gure webgunean eskuragarri dauden telefono eta posta elektronikoko kanalak erabili.

  • Arartekoak izapidetzeko onartu zuen Uribitarte Anaitasuna auzo-elkarteak egindako kexa bat. Elkarteak Zabalguneko udal-aparkalekuari buruzko informazioa eskatu zion Bilboko Udalari, eta hark datu-taula baten bidez erantzun zion, ebazpen formalik eman gabe. Gero, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari (IPSEB) ere idatzi zion; hark onartu egin zuen elkartearen kexa, eta udalari eskatu zion eman zezala aparkalekuen itxaron-zerrendan zeuden Abando auzoko biztanleen zerrenda anonimizatua. 

    Arartekoaren iritziz, udalak ez zuen eskaera epe barruan eta behar bezala ebatzi, eta ez onartzeko arrazoi bat aipatu zuen epez kanpo, ustezko “informazioa berriz lantzean” oinarrituta, nahiz eta IPSEBek ordurako interpretatuta zuen elkarteak baliatutako eskubidearen mamia eta irismena. Era berean, azpimarratu du udalak prozeduran zehar ez ziola IPSEBi alegaziorik aurkeztu, eta horrek mugatu egin zuela bere defentsarako eskubidea, baita ere informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzen duen organoarekin behar bezala lankidetzan aritzea. 

    Arartekoaren ebazpenak gogorarazten du informazio publikoa lortzeko eskubidea gardentasunaren, motibazioaren eta legeriak ezarritako epeak errespetatzearen printzipioen arabera gauzatu eta ebatzi behar dela, eta IPSEBek bere iritzia azaldu ondoren, haren edukiarekiko desadostasuna bide jurisdikzionaletatik bideratu behar dela, eta ez gai berari buruzko administrazio-ebazpen berrien bidez. 

    Beraz, erakunde honek Bilboko Udalari gomendatzen dio epe barruan eta arrazoitutako ebazpen baten bidez izapidetu ditzala informazioa lortzeko eskaerak, behar bezala justifika dezala eskaerak ez onartzeko edozein muga edo arrazoi, eta IPSEBen eginkizunak errespeta ditzala eta harekin aktiboki elkarlanean aritu dadila, haren ebazpenak betez edo legez aurreikusitako bideetatik aurkaratuz.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a
     

  • 2025eko urriaren 7an, Europako Kontseiluak Pertsona intserxualen eskubide berdintasunari buruzko Ministroen Batzordearen CM/Rec (2025)7 Gomendioa onartu zuen. Gomendioak pertsona intersexualen eskubideak berdintasunez babesteko, errespetatzeko eta gozatzeko ikuspegi integral bat proposatzen du, eta Sexu-orientaziogatiko edo genero-identitateagatiko diskriminazioari aurre egiteko neurriei buruzko CM/Rec (2010)5 Gomendioa osatu eta zabaldu nahi du. 

    Gomendioak argi eta garbi eskatzen die agintariei baimendu gabeko esku-hartze medikoak debekatzen dituzten lege eta politika publikoak har ditzatela, eta bermatu dezatela haur intersexualen edozein esku-hartze atzeratu egingo dela beren kabuz erabaki ahal izan arte. Era berean, arreta medikoa jasotzeko aukera zuzena ematea gomendatzen du, bai eta bizitzako esparru guztietan pertsona intersexualen indarkeria, diskriminazioa eta bazterketa prebenitzea ere.

    Europako Kontseiluak gomendioaren alderdi hauek nabarmendu ditu:

    • Pertsona intersexualen esperientzia, erronka eta ahultasun bakarrak ezagutzen ditu, diskriminazioa, estigmatizazio, marjinazioa, gizarte-bazterketa eta indarkeria barne, sarritan patologizazioan eta sexualitatearekin eta generoarekin lotutako estereotipoetan errotuak, ongizate fisikoari eta mentalari larriki eragiten diotenak.

    • Baieztatzen du pertsona intersexualen giza eskubideak berdintasunez babestu, errespetatu eta gozatzeko, ikuspegi integralak eta koherenteak behar direla, sektore guztietan egokiak diren legeria, politikak eta bestelako babes-neurriak barne hartzen dituztenak, modu eraginkorrean aplikatzen direnak eta aldian-aldian berrikusten direnak, datuen bilketaren eta azterketaren laguntzarekin.

    • Pertsona intersexualen eta haien erakundeen parte-hartzen esanguratsuaren garrantzia nabarmentzen du, Estatuen ahalegin iraunkorrekin eta maila guztietako erakunde eta gizarte zibileko lankidetzarekin batera. 

    • Nazioko, Europako eta nazioarteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzen ditu, pertsona intersexualen berdintasunean eta duintasunean aurrera egiteko.

    Gomendioekin batera aurkeztu ohi den azalpen-memorandumak nabarmentzen du Espainia dela tratamendu edo/eta ebakuntza mediko edo kirurgikoak murrizteko legeria espezifikoa onartu duen estatu kide bakarretakoa, ukitutako pertsona intersexualaren baimen espezifiko, oso, aske eta informaturik ez dagoenean (Transen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrari eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeari Buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 19. artikuluari erreferentzia eginez). Azpimarratu du, halaber, Espainia dagoela pertsona intersexualak esplizituki babesten dituen herrialdeen artean, sexuaren ezaugarria babestutako arrazoi gisa hartuta, diskriminazioaren aurka enpleguan, bai eta ondasunak eta zerbitzuak ematean ere.

     

  • Arartekoak azpimarratu du segurtasun juridiko handiagoa eta ziurtasuna eman behar zaizkiola errentamendu-erregimeneko babes publikoko etxebizitzak zuzenean esleitzeko administrazio-prozedurari
pexels-kaique-rocha-109919_3

EGIN ZURE KEXA

Zein kasutan egin dezaket kexa?

EAEko administrazioren batekin (udalak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza) edo haren mendeko zerbitzu publiko batekin arazoren bat duzunean.

Eragindako administrazio publikoari kexa azaldu eta gero.

Kexa sorraraz dezaketen egintzen berri jakiten duzun unetik hasita, urtebeteko epean.

Zein kasutan ezin dut kexarik egin?

Arazoa partikularren edo pertsona pribatuen artekoa denean.

Gaia auzibidera eraman denean.

 

Nola egin dezaket kexa?

Zure datuak (izena, abizenak, helbidea, telefonoa, NANa/AIZa/pasaportea, IFZa), baliagarriak diren agirien kopiak eta, ahal denean, kexatzeko arrazoia azaltzen duen idazki bat bidaliz.

 

 

escrito IDATZIZ

  • Postaz, helbide honetara:: Ararteko Prado, 9 01005 Vitoria-Gasteiz
  • Posta elektronikora igorriz.: arartekoa@ararteko.eus

 

 

personaAURREZ AURRE

Aurrez aurre, arreta zuzeneko hiru bulegoetakoren batean. Aurrez aurreko arreta hobea eskaini ahal izateko, aurretiko hitzordua eskatzea gomendatzen da.


 

 

 

internet INTERNET BIDEZ (EGOITZA ELEKTRONIKOAN)

Jarduteko eskaera (kexa edo kontsulta) internet bidez eska daitekeen tramiteetako bat da, dagozkion inprimakiak erabiliz

 

 

Nortasuna egiaztatzeko bitartekoak

  • Ziurtagiri digitala
    • Eskatzailearen nortasuna eta bidalitakoaren integritatea bermatzen da.
    • Isilpekotasun eta segurtasun osoa lortzen da.
    • Zure eskaera gure erregistro elektronikora sartuko da automatikoki.
  • Izenperen GILTZA plataforma (BAKQ, DNIe, ziurtagiriak)
    • Eskatzailearen nortasuna eta bidalitakoaren integritatea bermatzen da.
    • Isilpekotasun eta segurtasun osoa lortzen da.
    • Zure eskaera gure erregistro elektronikora sartuko da automatikoki.
  • Eskuz identifikatzea
    • Nortasuna elektronikoki egiaztatu gabe izapidetzea: pertsonaren datuak eta eskaera ezin izango dira automatikoki lotu.
    • Intresdunaren datu pertsonalak eskuz sartu behar dira. Erakundeak egiaztatuko ditu aurrerago
    • Eskatzailearen nortasuna ezin da bermatu.

Kontsulta ezazu egin ditzakezun izapideen katalogo osoa

 

NOIZ EGIN DEZAKEZU KEXA?

pictograma página web

Euskal Herriko administrazio batekin (udal bat, foru aldundi bat,
Eusko Jaurlaritza edo horien mendeko beste erakunde bat)
arazo bat daukazunean, kexa egin diezaiokezu Arartekoari.

Arartekoari kexa egin baino lehenago, arazoa sorrarazi dizun
administrazioari erreklamatu behar diozu.

Arartekoari kexa egin diezaiokezu kexaren zergatia jakiten duzun unetik
urtebete igaro arte.

Ezin diozu Arartekoari kexarik egin:

 

  • Arazoa partikularren (norbanakoen) artekoa denean.
  • Arazoa auzitegietara eraman denean.

 

ZER EGIN BEHAR DUZU?

escrito

 

Kexa egiteko, honako informazio hau eman behar duzu:

  • zure datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NANa)
  • idazki bat kexaren zergatia azaltzeko, ahal bada
  • kexa azaltzeko lagungarriak diren agirien kopiak

Kexa Arartekora bidal dezakezu:

  • Postaz:
    Arartekoa
    Prado 9
    01005 Vitoria-Gasteiz
  • Posta elektronikoz: arartekoa@ararteko.eus

 

NOLA EGIN KEXA INTERNET BIDEZ?
Jarduteko eskaera (kexa edo kontsulta)

internet

 

Arartekoa zure kexa edo kontsulta izapidetzen
has dadin eska dezakezu zenbait bideren bitartez,
besteak beste, web orrialde honetako egoitza elektronikoa. 
Izapideen katalogoan ikus ditzakezu egin daitezkeen 
jarduera guztiak.
Jarduteko eskaera egiteko, formulario bat deskargatu eta bete
behar duzu.
Bi modutan sar zaitezke formularioan:

  • Ziurtagiri digitalik gabe
    • -Ez duzu identifikaziorik behar.
    • -Ez da bermatzen nork egiten duen eskaera.
  • Ziurtagiri digitalarekin
    • -Ziurtagiri digitala behar duzu,
      edo sinadura elektroniko balioztatua.
    • -Ziurtagiriarekin, automatikoki lortuko ditugu zure datu guztiak.
    • -Bermatu egiten da nork egin duen eskaera, baita 
      bidaltzen den informazio osoa.
    • -Isilpekotasuna eta segurtasuna ahalik eta handienak dira.
    • -Zure eskaera automatikoki erregistratzen da 
      Arartekoaren erregistro elektronikoan.

Sakatu hemen formularioa nola bete azaltzen dizugun gidan sartzeko.

 

Era berean, jarduteko eskaera egin dezakezu:

 

persona

Aurrez aurre. Aldez aurretik ordua eskatu behar da
telefonoz edo Arartekoaren bulegoetan:

  • Araban. Prado 9. Gasteiz. 945 13 51 18
  • Bizkaian. Done Bikendi 8. Bilbo. 944 23 44 09
  • Gipuzkoan. Arrasate 19. Donostia 943 42 08 88

 

 

email

  • Postaz:
    Arartekoa, Prado 9 - 01005 Vitoria-Gasteiz
  • Posta elektronikoz:
    arartekoa@ararteko.eus

 

Bideoak