EKITALDIAK
- Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-Kidegoen oinarrizko eskalako agente izateko ikastaroaren ondoko egiaztagiriak emateko ekitaldira joango da Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa. Ekitaldi hori maiatzaren 16an izango da, goizeko 12:00etan, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.
- Gasteizko Udala
Inés Ibáñez de Maeztu, arartekoaren ondokoa, Gasteizko Udalak apirilaren 25ean Haron izandako Gasteizko emakumearen hilketa basatiaren aurkako hilketa bortitza gaitzesteko deitutako elkarretaratze isilean egongo da.
- Euskalduna Jauregia
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Anesvad Fundazioaren Sarien X. edizioko ekitaldian izango da.
Ekitaldi horretan, merezi duten esker ona emango diete Saharaz hegoaldeko Afrikan osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeei.
- Euskalduna Bilbao
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa “Etorkizuneko Metropoliak” Nazioarteko Mintegian izango da. Ekitaldia Bilbao Metropoli 30 elkarteak antolatu du “Humanizing cities: The next Urban Revolution” izenpean.
- ARTIUM MUSEOA-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa eta Itziar Barrenkua arartekoaren gizarte-harremanetako arduraduna Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean izango dira, Sareen Sareak elkarteak gonbidatuta. Elkarte horretan biltzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak eta erakundeak.
Aurtengo ekitaldiak "Elkarrekin garena, batera egiten duguna" du lelotzat. Gainera, Sareen Saria emango zaio Concha Clavero Molinari. Sari horren bidez, Euskadi solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen konpromisoa eta lana aitortzen da. - Palacio Europa. Vitoria-Gasteiz
Manuel Lezertuak bilera egingo du Reine Alapini-Gansourekin. Berori Nazioarteko Zigor Auzitegiko magistratua da eta Defendatzaileak Babestuz jardunaldietan parte hartzen ari da Gasteizen. Jardunaldiok eLankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak antolatu ditu.
Reine Alapini-Gansouk Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Batzordean lan egin zuen, Batzordeko lehendakari gisa eta Afrikan giza eskubideen defendatzaileek bizi duten egoerari buruzko kontalari berezi gisa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, Reyes Goenaga Olaizola andreak Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakari-kargua hartzeko ekitaldira joango da.
- FICOBA. Irun
Manuel Lezertua arartekoa, Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak nazismoaren esparruetara deportatutako euskaldunak gogoratzeko antolatu duen ekitaldira joango da.
- Bilbao
Patxi Vera Nafarroako arartekoak eta Manuel Lezertua Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoak bilera egingo dute Sébastien Vauzelle 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzako zuzendariarekin.
Bilera horren helburua da 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzari EAEko eta Nafarroako defentsa-erakundeen lanaren berri ematea eta lankidetza-lerroak adostea, garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda bultzatzeko.
- Bizkaia Aretoa Sala Chillida
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa honako mahai-inguru honetara joango da: “Gatazka-guneetan giza eskubideak urratzea”. Ramón Rubial Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailarekin elkarlanean.
Parte hartzaileak: Eider Gardiazabal Ramón Rubial Fundazioko lehendakaria, Eneko Andueza PSE-EE (PSOE)ko idazkari nagusia, Mª Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, eta José Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro.