EKITALDIAK
- Estrasburgo
Arartekoak hizlari gisa parte hartuko du Herriaren defentsa-erakundeen eta giza eskubideen erakunde nazionalen goi-mailako konferentzian. Europako Kontseiluaren Ministro Batzordeko Luxenburgoko Lehendakaritzak antolatu du. Arartekoaren mintzaldia martxoaren 28an izango da, konferentziaren bigarren panelean, "Defentsa-erakundeen eta GEENen eginkizuna Zuzenbide Estatua defendatzen” izenburuarekin.
Konferentzia horretan aztertuko dira Zuzenbide Estatuak gaur egun aurre egin beharrezko erronkak eta defentsa-erakundeek eta GEENek beroriek defendatzen duten eginkizuna, baita aro digitalean erabaki publikoak hartzearekin lotutako arriskuak eta aukerak ere. Ekitaldi horren barruan hainbat lantegi ere egingo dira, defentsa-erakundeek, GEENek eta Europako Kontseiluak gai hauei buruzko ideiak truka ditzaten: Veneziako Printzipioak, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena aplikatzea, Adimen Artifizialari buruzko Esparru Hitzarmena eta defentsa-erakundeak eta EuropakoKontseilua lankidetzan aritzeko aukerak.
- Bizkaia Aretoa. Bilbo
Arartekoak, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera, Fabián Salvioli abokatu eta irakasle argentinarraren hitzaldi hau antolatu du, Bilboko Bizkaia Aretoan: “Giza eskubideak nazioarteko tentsio bereziko testuinguru batean”.
Salvioli jauna Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen irakaslea da La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina). Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente izan zen 2009tik 2016ra, eta egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeari buruzko kontalari berezia 2024ra arte.
- Palacio Yohn "La Bolsa"
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, "ROLANDO 2:15 – 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskia gertatu zenetik" erakusketaren irikiera ekitaldian izango da. Erakusketa Bilbora etorriko da, Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutoaren -Gogora- eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren elkarlanari esker.
- Sala BBK Gran Vía 19- Bilbao
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko Zirgari Sarien X. edizioko ekitaldira joango da.
Ekitaldi hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak antolatu dute, jendaurreko aitortza egin nahi baitiete emakumeen eskubideak aitortu eta sustatzeko nahiz emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egin duten pertsonei, erakundeei eta proiektuei.
- ARTIUM-ARTE GARAIPIDEAREN EUSKAL MUSEOKO PLAZAN
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eskeiniko duen harrera ofizialean izango da.
Ekitaldiaren leloa honako hau izango da: Ez da kontatu ziguten bezala! Arabako emakumeen aztarnak historian.
- Emakunderen egoitzan
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, Emakundek antolatutako EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko Erakunde arteko III. Akorioaren Jarraipen Batzordearen ezohiko bileran izango da.
Informazio gehiago eta txosten guztiak hemen aurkitu ditzakezu.
- Ginebra
Nahia Sierra (16) Arartekoko Nerabeen Kontseiluko kidea haur aholkularien taldeko (Children's Advisory Team - CAT) partaidea da. Talde horrek hainbat jarduera bultzatzen ditu giza eskubideak defendatzen dituzten neska-mutilak ahalduntzeko, baita ere haurren eskubideak hobeto babesteko Nazio Bazuen sistema indartzeko. Lan horretan, Arartekoaren babesa du, bere erreferentziako erakunde gisa.
Nahia aukeratu dute, Kolonbian bizi den CATeko beste kide batekin batera, eskubideak defendatzen dituzten haurrei buruzko ekitaldi paralelora joateko. Ekitaldi hori Genevan izango da, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 58. bileraren esparruan. Berarekin joango da Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko langile bat.
- Lehendakaritza
Manuel Lezertua arartekoa Garapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuría Sariaren emate-ekitaldian izango da. Lehendakaria izango da ekitaldiaren buru eta saria Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak, UNRWAk, jasoko du.
- Granada
Arartekoko justizia arloko Roberto Morenok eta Nahikari Bordak justizia errestauratiboari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko dute topaketa horretan. Granadan egingo da, Euroárabe fundazioak antolatuta, Arartekoarekin elkarlanean.
Mintegi hori VicTory proiektu europarrak garatutako ekintzen artean dago, izan ere, proiektu horren lanek ardatz nagusi hau dute: gorrotoa eta estremismoa (bortitza) osorik ulertzea eta aztertzea, biktimak erdigunean jarrita eta biktimen eskubideak errespetatuko direla bermatzen ahaleginduz, horrela bigarren mailako biktimizazioa saihesteko.
https://fundea.org/seminario-mujeres-y-justicia-restaurativa
- Europa Biltzar Jauregia - Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Emakundek antolatutako , Euskadin berdintasunaren alde gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko estrategiei buruzko jardunaldian izango da.
Jardunaldia Gasteizko Europa Jauregian izango da.
Ikusi programa hemen.