EKITALDIAK
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIV. edizioan, Arartekoak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarekin batera honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 3rako eta 4erako, Donostiako Miramar jauregian: “Adimen artifizial etikoa lortzeko bidean: giza-eskubideetarako eta datuak babesteko erronkak”.
- Iruñea
Ines Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Iruñera joango da, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren Legearen 25. urtemuga oroitzeko ekitaldira.
- Fuerteventura-
Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko hiru ordezkarik, erakundeko langile batzuekin batera, ikasgeletako kalteberatasunari buruzko lantegi batean parte hartuko dute. Lantegi hori Fuerteventuran izango da eta “Diputación del Común”-Kanarietako Herriaren Defendatzaileak antolatu du.
- Atano III.a udal frontoia. Donostia/San Sebastián
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Atano III.a udal frontoira joango da, "Txakurra baino askoz gehiago" gida-txakurren erakusketara. ONCEk antolatu du, gida-txakurrek ikusmen urriko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ezagutarazteko.
- Eusko Legebiltzarra
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarraren Justizia eta Giza Eskubideen Batzordearen aurrean agertuko da, 2024. Urteko jarduerari buruzko txostenaren berri emateko.
- Ajuria Enea Jauregia. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa, Diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko ekitaldian izango da. Ekitaldia Ajuria Enea Jauregian izango da.
- Eusko Legebiltzarra
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean agertuko da, Hizkuntza-eskubideen defentsan izandako esperientziaren, aurrera eramandako jardueren eta aurrera begira eman beharko liratekeen urratsen berri emateko.
- Azkuna Zentroa. Bilbo
Manuel Lezertua arartekoa eta Inés Ibáñez de Maeztu ondokoa Eusko Jaurlaritzako Kutura eta Hizkuntza Politika Sailak Bilbon antolatutako Jauzia Gara ekitaldira joango dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Ordezkaritza
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Ordezkaritzaren Eguneko erakunde-ekitaldira joango da.
- Bizkaia Plaza eraikina. Bilbo
Arartekoak arreta eta orientazioa emateko bere eredua aurkeztuko du Bilbon, izenburu honekin: “Herritarrei orientazio kualifikatua ematea: entzutean eta hurbiltasunean oinarritutako eredua”.