EKITALDIAK
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIV. edizioan, Arartekoak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarekin batera honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 3rako eta 4erako, Donostiako Miramar jauregian: “Adimen artifizial etikoa lortzeko bidean: giza-eskubideetarako eta datuak babesteko erronkak”.
- Tamperee-
Arartekoko justizia arloko arduradunak Finlandiako bitartekarien bi urtez behingo konferentzian parte hartuko du, honako izenburuko ponentziaren bidez: “Euskal Autonomia Erkidegoko Herriaren Defendatzaileak indarkeria politikoaren ondoren Euskadin bakean bizitzeko eta bizikidetzarako egindako ekarpena, justizia errestauratiboaren bitartez”. Orobat, jardunaldien bigarren egunean, bideratzaileen lantegi hau zuzenduko du: "Hazkunde pertsonalerako aukera, praktika profesionalaren bidez. Inplikazioa eta aldaketa pertsonala bitartekari eta bideratzaile gisa".
- Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-Kidegoen oinarrizko eskalako agente izateko ikastaroaren ondoko egiaztagiriak emateko ekitaldira joango da Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa. Ekitaldi hori maiatzaren 16an izango da, goizeko 12:00etan, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.
- Atenas-
Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren 13. Nazioarteko Mintegiak (Atenas, 2025eko maiatzaren 16a eta 17a) gai nagusi hau jorratuko du: justizia errestauratiboaren eta praktika errestauratiboen ahalmen eraldatzailea, mugitzen ari diren haur eta nerabeek aurre egin beharreko ahuleziei heltzeko.
Mugitzen ari diren haurren premia bereziei ikuspuntu errestauratibotik nola hel dakiekeen aztertuko da mintegian, eta, aldi berean, eremu inklusiboak sortuko dira harrera-komunitateekin eta erakundeekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko. Lan hori bat dator Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendako 16. helburuarekin, izan ere, gizarte bakezaleak eta inklusiboak ditu, denentzat justiziarako sarbidea bermatzea eta erakunde erresilienteak eraikitzea.
Mintegiaren helburua plataforma bat eskaintzea da, justizia errestauratiboaren eta migrazio-politiken elkargunea aztertuz, helburu hauek lortzeko:
Integrazioaren erronkei aurre egitea, harrera-komunitateen eta mugitzen ari diren haurren arteko elkarrizketa sustatuz eta erraztuz;
Ezagutza praktikoak garatzea inklusioa, ekitatea, segurtasuna eta mugitzen ari diren haurrentzako justizia-zentzua sustatzeko;
Migratzen eta tokiz aldatzen ari diren umeek aurkitzen dituzten oztopoen aurrean, praktika berritzaileak eta konponbide sistemikoak nabarmentzea;
Lankidetza sustatzea erakundeen, mugimenduan dauden haurrak babesten dituzten zerbitzuen eta harrera-komunitateen artean.
Horrela, Arartekoak 2019tik Justizia Errestauratiborako Europako Foroarekin duen lankidetza estuaren esparruan, justizia arloko langile batzuek parte hartuko dute Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren 13. Nazioarteko Mintegian.
Informazio gehiago hemen: https://www.euforumrj.org/efrj-international-seminar-athens-2025
- Eusko Legebiltzarra
Batzordeak eskatutako Manuel Lezertua arartekoaren agerraldia, azaltzeko zer analisi egiten duen 2022, 2023 eta 2024. urteetan etxebizitzaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen funtzionamenduaren gaineko kexei edo ofizioz egindako beste ikerketa batzuei buruz.
- Gasteizko Udala
Inés Ibáñez de Maeztu, arartekoaren ondokoa, Gasteizko Udalak apirilaren 25ean Haron izandako Gasteizko emakumearen hilketa basatiaren aurkako hilketa bortitza gaitzesteko deitutako elkarretaratze isilean egongo da.
- Euskalduna Jauregia
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Anesvad Fundazioaren Sarien X. edizioko ekitaldian izango da.
Ekitaldi horretan, merezi duten esker ona emango diete Saharaz hegoaldeko Afrikan osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeei.
- Euskalduna Bilbao
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa “Etorkizuneko Metropoliak” Nazioarteko Mintegian izango da. Ekitaldia Bilbao Metropoli 30 elkarteak antolatu du “Humanizing cities: The next Urban Revolution” izenpean.
- ARTIUM MUSEOA-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa eta Itziar Barrenkua arartekoaren gizarte-harremanetako arduraduna Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean izango dira, Sareen Sareak elkarteak gonbidatuta. Elkarte horretan biltzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak eta erakundeak.
Aurtengo ekitaldiak "Elkarrekin garena, batera egiten duguna" du lelotzat. Gainera, Sareen Saria emango zaio Concha Clavero Molinari. Sari horren bidez, Euskadi solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen konpromisoa eta lana aitortzen da. - Palacio Europa. Vitoria-Gasteiz
Manuel Lezertuak bilera egingo du Reine Alapini-Gansourekin. Berori Nazioarteko Zigor Auzitegiko magistratua da eta Defendatzaileak Babestuz jardunaldietan parte hartzen ari da Gasteizen. Jardunaldiok eLankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak antolatu ditu.
Reine Alapini-Gansouk Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Batzordean lan egin zuen, Batzordeko lehendakari gisa eta Afrikan giza eskubideen defendatzaileek bizi duten egoerari buruzko kontalari berezi gisa.