EKITALDIAK
- Euskal Herriko Auzitegi Nagusia
Manuel Lezertua, arartekoa eta Ines Ibáñez de Maeztu, arartekoaren ondokoa urte judizialari hasiera emateko harrera-ekitaldira joango dira. Ekitaldi hori 2024ko urriaren 9an izango da, 12:00etan, EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzan.
- Areto Nagusia. Bizkaiko Campusa
Manuel Lezertua, arartekoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2024-2025 ikasturtearen hasiera ekitaldian izango da, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian.
- Hondarribiko Itxas Etxea
Arartekoaren ondokoa, Inés Ibáñez de Maeztu, Hondarribiako Itxas Etxean "Hondarribia Berdintasunaren Hiria" 2024 sariak banatzeko egingo den ekitaldi instituzionalean izango da.
Jaizkibel Konpainiak antolatutako ekitaldiak Berdintasun Legearen erreforma landu zuten legebiltzarkideak sarituko ditu aurten. Sari banaketa amaitutakoan, Jaizkibelek bere lehen entsegua izango du Hondarribiko kaleetan zehar.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Ordezkaritzaren egoitza, Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoak Eduardo Javier Cazorla Sarabia koronela Euskal Autonomia Erkiegoko Defentsa ordezkariaren karguaz jabetzeko ekitaldian izango da.
- Euskalduna Jauregia
Arartekoa Manuel Lezertua eta bere ondokoa Inés Ibáñez de Maeztu, Nelson Mandela Eguna ospatzeko ekitaldira joango dira. Nazioarteko egun honek baldintza duinak aldarrikatzen ditu askatasunik gabeko pertsonentzat, eta espresuki aitortzen da mundu osoko espetxeetako langileen lana. Ekitaldian “Francisco Javier Gómez Elósegui Saria” emango da, giza eskubideen defentsan eta espetxeetan birgizarteratze- eta gizarteratze-lanetan konpromisoa duten pertsonak edo taldeak saritzeko asmoz.
- Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua-
Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuan Ombuds erakundeei edo herriaren defentsa-erakundeei buruz antolatu den nazioarteko mintegian parte hartuko du arartekoak. Ekitaldi horretan izango dira defentsa-erakundeen figura eta eginkizuna ikertzen duten Europa osoko hainbat akademiko.
Manuel Lezertua arartekoak mintegia hasiko du, Ararteko erakundearen eginkizunak izan duen bilakaeraren inguruko inaugurazio-hitzaldiaren bidez.
- Miramar jauregia, Donostia-
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak antolaturiko ikastaro horretan parte hartuko du Arartekoak, eta honako mahai-inguru honetan esku hartuko du: "Espetxe-ereduaren oinarriak, aurrerapenak eta erronkak".
Bere ponentzia gai honi buruzkoa izango da: Arartekoaren bulegoaren kontrol-jarduerak Euskadiko espetxe-kudeaketan, eskualdatzea burutu ondoren.
- Miramar jauregia-
EHUko Iker Barbero Gonzálezek eta Emet Fundazioaren Odos Programako Cristina Manzanedok antolatu duten ikastaro horretan parte hartuko dute Arartekoko arduradun tekniko batzuek.
Ikastaroan, beraien gurasoa ez den pertsona heldu batekin iristen diren adingabeen egoera bereziak aztertuko dira, baita beraien amen migrazio-lekualdaketan jaio diren haurrena ere.
Ikastaroak haur migratzaileak aztertzea du helburu. 2022an, 741 ume (397 mutil eta 344 neska) iritsi ziren itsasoz hegoaldeko mugara pertsona helduekin batera. Heldu gehienak emakumeak ziren eta ume haien amak zirela zioten. Horiez gain, hasieratik haien amak ez zirela adierazi zuten emakumeak ere iritsi ziren.
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 4rako eta 5erako, Donostiako Miramar jauregian: “Hezkuntza-ekitatearen eta eskolatzearen erronkak Euskadin”.
- BRATISLAVA (ESLOVAQUIA)-
Arartekoko Nerabeen Kontseiluko bi ordezkarik Enya Forum delakoan parte hartuko dute, Bratislavan. ENOC sareko 16 defentsa-erakundetako nerabeak elkartuko dira, uztailaren 1ean eta 2an, zaintza alternatiboko sistemei buruzko gomendioak amaitzeko.
Aurten, ENOCeko kideak gai honetaz hausnartzen ari dira: haur eta nerabeen eskubideak nola berma daitezkeen agintariek beraien tutoretza hartu eta “zaintza alternatiboan” daudenean, beraien familiek behar bezala zaindu ezin dituztelako.