EKITALDIAK
Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa eta José Luis Iparragirre Erakundeko idazkari nagusia 2025eko Memoriaren Egunean izango dira, Gasteizko Europa Biltar Jauregian, Gogora Memoriaren, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldian.
- Justizia jauregia. Bilbo
Arartekoko Justizia eta espetxeratuen arloko koordinatzailea, Roberto Moreno, Jose María Lidón Corbí jaunaren erailketaren urteurrenarekin lotuta egingo den ekitaldian izango da, azaroaren 7an.
- Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.
Ararteko erakundeko langileak Besaldik, Eusko Jaurlaritzaren enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoak, antolatutako topaketetara joango dira. Topaketak 2025eko irailaren 18an, urriaren 9an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an izango dira.
Programaren arabera, topaketaren xedea da parte-hartzaileei aukera ematea zuzenean hitz egin dezaten enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko arloan erreferenteak direnekin.
Horren guztiaren helburua da enplegu- eta gizarteratze-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioan inplikatuta dauden edo interesa duten eragileen komunitatea sortzea, bai eta Besaldiren diskurtsoa eta eredua eraikitzea ere.
Honako hauek dira Besaldiren eginkizunak, dibulgazioko eta prestakuntzako beste funtzio batzuen artean: enplegu eta gizarte-inklusioko politika publikoak eta haien tresna eta jarduerak ebaluatzea; ebidentzia-atalak, jardunbide egokien bankuak, metodologia-eskuliburuak eta beste jakintza eta tresna batzuk sistematizatzea, politiken kalitatea hobetzeko; eta gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko beharren ikerketa sustatzea, bai eta gai horietan dauden esku-hartze eta izan daitezkeen berrikuntzena ere.
Proposatutako ekimena oso interesgarria da Arartekoarentzat, euskal administrazio publikoen jarduera ikuskatzen duen erakundea den aldetik; hortaz, Ararteko erakundeko langileek, arlo horiei buruzko sailen arduradunek, topaketetan parte hartuko dute aurrez aurre zein online.
- Andorrako Printzerria
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa eta erakundeko idazkari nagusia “Gizakiak salerostea” izenburuko mintegira joango dira. Mintegi hori Andorrako Printzerriko Raonador del Ciudatadàk (herriaren defendatzailea) antolatu du.
Gizakiak salerostea oinarrizko eskubideen urratze larrienetako bat da eta milioika pertsonari eragiten die mundu osoan. Nahiz eta tradizioz nazioarteko sare handiekin lotu izan den, fenomeno horrek tokiko adierazpenak ere baditu, eta laneko edo kalteberatasun ekonomikoko egoeretan ager daiteke.
Mintegi honen bidez, Andorrako defentsa-erakundeak sektore publiko eta pribatuaren arteko sentikortasuna eta lankidetza indartu nahi ditu, eta giza eskubideak errespetatzeko kultura bultzatu, lanean eta gizartean.
- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Arartekoko justizia eta presoen arloko arduradunek, baita gizarte harremanetako arduradunak ere, zenbait bilera egingo dituzte presoen eskubideak defendatzen lan egiten duten elkarte batzuekin.
Bilera horiek Ararteko erakundearen bulegoetan izango dira, EAEko hiru hiriburuetan, urriaren 8an, 15ean eta 29an.
- Zaragoza-Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVIII. Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiok Zaragozan egingo dira, “Kalteberatasuna ikasgeletan” izenburuarekin.
- Kursaal. Donostia/San Sebastián
José Luis Iparragirre, Ararteko Erakundeko idazkari nagusia, Kursaalen egingo den 2025 Sari Solidarioen Galan izango da.
Sari Solidario hauek ONCE Gizarte Taldeak erkidego mailan ematen duen sari gorena dira. Sari hauen helburua beren eragin-ingurunean egiten duten lan solidarioagatik nabarmentzen diren pertsona fisiko edo juridikoak aintzatestea da.
Real Sociedad Fundazioa, EITBko ‘Armairutik Plazara’ dokumentala, Xabier Aierdi Urraza, Irsearaba eta Arabako Foru Aldundia dira ONCE Gizarte Taldearen Euskadi 2025 Elkartasun Sarien irabazleak.
- Gobernuaren Ordezkariordetza. Olaguibel, 1. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu, jarduneko arartekoa, EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak antolatu duen sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketari buruzko mahai-ingurura joango da.
- Euskalduna jauregia
Elena Ayarza Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduradunak “Estrategiaren inguruko solasaldian" parte hartuko du, “Euskadin haurrak pobreziatik eta gizarte-bazterketatik babestea" izenburuko jardunaldiaren barruan.
Jardunaldi hori Euskadiko Pobreziaren kontra Borrokatzeko Europako Sareak (EAPN) antolatu du, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzeko, eta batez ere gai hauek eztabaidatuko dira beratan: Euskadiko Haur Bermearen 2030erako Estrategia berria eta hazkuntzarako prestazio ekonomiko unibertsala.
EAPN sarea koalizio burujabea da, ez du mendekotasunik GKEekiko eta Europar Batasuneko estatu kideetan pobrezia eta gizarte-bazterketa desagerrarazteko lan egiten duten taldeekiko.