EKITALDIAK
- Euskalduna Jauregia
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Anesvad Fundazioaren Sarien X. edizioko ekitaldian izango da.
Ekitaldi horretan, merezi duten esker ona emango diete Saharaz hegoaldeko Afrikan osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeei.
- FICOBA. Irun
Manuel Lezertua arartekoa, Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak nazismoaren esparruetara deportatutako euskaldunak gogoratzeko antolatu duen ekitaldira joango da.
- Bilbao
Patxi Vera Nafarroako arartekoak eta Manuel Lezertua Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoak bilera egingo dute Sébastien Vauzelle 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzako zuzendariarekin.
Bilera horren helburua da 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzari EAEko eta Nafarroako defentsa-erakundeen lanaren berri ematea eta lankidetza-lerroak adostea, garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda bultzatzeko.
- Bizkaia Aretoa Sala Chillida
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa honako mahai-inguru honetara joango da: “Gatazka-guneetan giza eskubideak urratzea”. Ramón Rubial Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailarekin elkarlanean.
Parte hartzaileak: Eider Gardiazabal Ramón Rubial Fundazioko lehendakaria, Eneko Andueza PSE-EE (PSOE)ko idazkari nagusia, Mª Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, eta José Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro.
- Salburua gizartetxean. Vitoria-Gasteiz
Gaur egingo da, Gasteizko Salburua gizartetxean, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluaren bigarren topaketa.
Euskadiko hainbat udalerritako 25 neska-mutilek egun osoa emango dute beren eskubideei buruz otsaileko bileran hasi zituzten hausnarketetan sakontzen. Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) aurten osasun fisikoa aukeratu du gaitzat, eta horixe jorratuko dute sareko ENYA proiektuaren esparruan Europako zenbait eskualdetako nerabe taldeek. Arartekoko Kontseiluak gogoeta egiten jarraituko du otsailean egindako lehen bileran hasitako gaiaren gainean.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. Bilbo
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, Administrazioarekiko Auzietako Salako lehendakari-kargua, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakari-kargua eta Arabako Probintzia Auzitegiko lehendakari-kargua hartzeko ekitaldira joango da.
- Carlton hotela. Bilbo
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Alfredo Espinosa Orive lehen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua diktadura frankistaren biktima-izaeraren aitortzeko ekitaldian izango da.
Ekitaldia Gogora Institutuak antolatu du, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru. - Eusko Legebiltzarra
Manuel Lezertua arartekoak 2024. urteko jarduerari buruzko txostena emango dio Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariari. Jarraian, Manuel Lezertua Legebiltzarreko prentsa aretoan izango da kazetarieri txostena aurkezteko.
- “Isiltasunean oihuka” eskultura. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu Arartekoaren ondokoa, Gasteizko Udalak antolatutako Frankismoaren Biktimak Gogoratzeko eta Aitortzeko Eguna dela-eta egingo den ekitaldira joango da.
- Gernikako Batzar Etxea
Manuel Lezertua arartekoa, lehen legealdiko legebiltzarkideei omendaldia, Eusko legebiltzarraren sorreraren 45. urteurrenean izan da.
Euskal Ganbera eratu zeneko tokian eta egunean bertan egin da ekitaldi solemnea 45 urte geroago, Gernikako Batzar Etxean, martxoaren 31n.