EKITALDIAK
- Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegian (Atrioan)
Inés Ibañez de Maeztu arartekokaren ondokoa honako aurkezpenean izango da, Bilbao Metropoli 30ek antolatu duen herritarren ongizate emozionalarekin lotutako hiri espazioen eraginari buruzko azterlanaren aurkezpenera, Urban Psychology proiektuaren esparruan. Bertan, 2021etik ari da elkartea lanean, Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin, UNED Bizkaiarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EDE Fundazioarekin batera.
Juan José Etxeberria Unibertsitateko errektoreak hasiera instituzionala emango dio egitarauri, eta, adierazitako azterlanaren emaitzen aurkezpenarekin batera, bi eztabaida-mahaitan herritarren ongizate emozionalari lotutako udal eta gizarte proiektuetako esperientziak ezagutzera emango dituzte, hurrenez hurren.
- Palacio Europa- Vitoria Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa XXV. Urteurrena Fernando Buesa eta Jorge Díez omentzeko In Memoriam ekitaldian parte hartuko du.
Ekitaldia zuzenean ikusi ahalko da hemen.
- Askatasuneko Lorategietan (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea))
nés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Fernando Buesa Blanco Fundazioak antolatutako lore-eskaintzan izango da, Fernando Buesa Blanco legebiltzarkidearen eta haren bizkartzain Jorge Díez Elorzaren aurkako atentatu terroristaren XXV. urteurrena dela eta.
Lore eta argien eskaintza Askatasunaren Lorategietan egingo da, bere oroimenezko monolitoaren ondoan eta herritar guztientzat irekita dago.
- Polloe Hillerian -Donostia San Sebastian
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Fernando Múgica omentzeko ekitaldietara joango da, ETAk hura hil zueneko 29. urteurrenean. Ekitaldi hori terrorismoaren biktimen kolektiboak (COVITE) antolatu du.
- Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa "Un viernes y trece. 1974: la primera masacre de ETA" dokumentalaren aurkezpen eta solasaldi ekitaldian izango da.
Miguel Ángel Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioak antolatutako ekitaldia da. - Bartzelona
Manuel Lezertua arartekoak -Andaluziako, Nafarroako, Kanarietako eta Kataluniako herriaren defendatzaileekin batera- justizia errestauratiboaren, elkarrizketaren, adiskidetzearen, akordioaren eta erreparazioaren kulturari buruzko akordioa sinatzen parte hartu du. Ekitaldia Kataluniako Síndica de Greugesek antolatu du, Bartzelonan. Akordio hori lorpen garrantzitsua da bitartekotzaren eta justizia errestauratiboa sustatzearen arloetan, eta Arartekoak arlo horiek bultzatu ditu Euskadin, bere ildo estrategikoen barnean.
- Ararteko. Vitoria-Gasteiz
Gasteiztxo albistegia egiteko Gasteizko Udal Hezkuntza Sailarekin dugun lankidetzaren esparruan, gaur San Viator ikastetxeko ikasle talde bat hartuko dugu. Prensa tailerrean elkarrizketa egingo digute Arartekoaren lana zein den ezagutzeko.
- Bizkaia Aretoa
Itziar Barrenkua, fizarteratzearen, migratzaileen eta kultura-gutxiengoen arloetako arduradun teknikoa bera, Etorkintza Fundazioaren 40. urteurrenaren ospakizunean izango da, migratzaileei eta eskubideei buruz eztabaidatuko duena.
Eztabaidan parte hartuko dute Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko Julia Shershenevak, Harresiak Apurtuz-eko Naiara Vinkek, Zehar elkarteko abokatu eta presidente Javier Galparsorok eta Euskadiko Gurutze Gorriko espetxe proiektuen koordinatzaile Brais Varelak.
- Ávila-
Arartekoak Ingurumen eta Hirigintzako Fiskalen Sarearen XV. Jardunaldietan parte hartuko du, Ávilan, urtarrilaren 27an eta 28an.
Lehen mahai-inguruan gai honetaz mintzatuko da: “Administrazio publikoek emisio kutsatzaile gutxiko eremuak arautu behar dituzte”.
- Polloeko hilerria. Donostia/San Sebastián
Manuel Lezertua arartekoa Gregorio Ordoñez jaunaren 30. erailketaren urteurrenarekin lotuta egingo den ekitaldian izango da, omenaldia Polloeko hilerrian izango da urtarrilaren 25ean.