EKITALDIAK
- Euskalduna jauregia
Ararteko erakundeko langileak Besaldik, Eusko Jaurlaritzaren enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoak, antolatutako topaketetara joango dira. Topaketak 2025eko irailaren 18an, urriaren 9an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an izango dira.
Programaren arabera, topaketaren xedea da parte-hartzaileei aukera ematea zuzenean hitz egin dezaten enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko arloan erreferenteak direnekin.
Horren guztiaren helburua da enplegu- eta gizarteratze-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioan inplikatuta dauden edo interesa duten eragileen komunitatea sortzea, bai eta Besaldiren diskurtsoa eta eredua eraikitzea ere.
Honako hauek dira Besaldiren eginkizunak, dibulgazioko eta prestakuntzako beste funtzio batzuen artean: enplegu eta gizarte-inklusioko politika publikoak eta haien tresna eta jarduerak ebaluatzea; ebidentzia-atalak, jardunbide egokien bankuak, metodologia-eskuliburuak eta beste jakintza eta tresna batzuk sistematizatzea, politiken kalitatea hobetzeko; eta gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko beharren ikerketa sustatzea, bai eta gai horietan dauden esku-hartze eta izan daitezkeen berrikuntzena ere.
Proposatutako ekimena oso interesgarria da Arartekoarentzat, euskal administrazio publikoen jarduera ikuskatzen duen erakundea den aldetik; hortaz, Ararteko erakundeko langileek, arlo horiei buruzko sailen arduradunek, topaketetan parte hartuko dute aurrez aurre zein online.
- Comillaseko Unibertsitate Pontifikala. Madril
Topaketa horretan parte hartuko du Elena Ayarza Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduradunak. Topaketaren bidez, elkarrizketa sustatu nahi da Haurren Plataformaren eta Haurren Eskubideen Katedraren eta Herriaren Defentsa-erakundeen artean, Haurren Eskubideen Batzordeak Espainiari egindako Berrikuspenaren VII. Zikloan.
Bilbao Exhibition Centre (BEC)Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa "Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna" dela eta, aldarrikapen-ekitaldira joango da. Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (FEEKOR) antolatutakoa.
Aldarrikapen ekitaldiak lelo hau du: "Eraldatzen duen energia eta inspiratzen duen memoria gara. Diska Style gara".
- UPV/EHU. Arabako campusa
Itziar Barrenkua Arartekoko ekintza komunitario eta sozialaren arloko arduraduna Euskadiko bazterketari eta gizarte-garapenari buruzko Foessa IX. Txostena aurkezteko ekitaldira joango da.
Cáritasek bultzatuta, Foessa fundazioak txosten horretan aztertu ditu gizarteratzearen eta gizarte-beharren gaineko 2024ko inkestaren emaitzak. Horren helburua hauxe da: Euskadiko errealitate sozialaz eta gizarte-bazterketa eta gizarte-kohesioaren arloan dauden erronka nagusiez hausnartzea.
- Ajuria Enea. Vitoria-Gasteiz
José Luis Iparragirre, Arartekoko idazkari nagusia Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian izango da. Abenduaren 3an izango da, "Euskara, zugan, nigan, gugan" lelopean.
- Comillaseko Unibertsitate Pontifikala. Madril
Elena Ayarza Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna Madrilera joango da elkarrizketa-jardunaldi batera. Jardunaldi hori Haurren Plataformak eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikalak antolatu dute, gai hau jorratzeko: finantzaketarik ez izateagatik Haurren Eskubideen Batzordearen bilerak eteteak sortu duen egoeraren erronkak eta balizko konponbideak.
BilboArartekoko Nerabeen Kontseiluko neska-mutilek Bilboko Kastrexana aterpetxean egingo dute aurtengo azken bilera.
Gainera, UNICEF-Euskadiko Aholku Taldearekin elkartuko dira, elkar ezagutzeko eta beren partaidetza-esperientziak elkarrekin partekatzeko.
- ONCEren en Euskadiko Ordezkaritza. Bilbo
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa, ONCEren Ikusmen Murriztuko Fundazioaren aurkezpen-ekitaldian izango da. Ikusmen urria daukaten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera eta haiei gizarteratzen laguntzera zuzendutako proiektua da.
Topaketan optometria eta oftalmologian espezialistak parte hartuko dute, eta ikusmen urriaren esparruan dauzkaten ezagutzez eta esperientziaz hitz egingo digute. Era berean, Fundazioaren helburuak eta jarduketa-ildo nagusiak ezagutaraziko ditugu.
Brusela-Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENO, ingelesez) urteko bilkuran parte hartuko du, Bruselako Europako Parlamentuaren egoitzan. Topaketa hori Europako Defentsa-erakundeak antolatu du eta urtero Europa osoko defendatzaile nazionaletako eta eskualdeetako titularrak elkartzen ditu, herritarren eskubideak babesteko erronka nagusiez eztabaidatzeko.
Edizio honetan, herritarren mugikortasunerako oztopo praktikoen gaia ez ezik, bilkuran beste gai batzuk ere aztertuko dira, esaterako, EBko Zuzenbidea betetzeari buruzko jarraipen-lana, arauak sinplifikatzearen ondorioak Ombuds erakundeen (defentsa-erakundeak) lanerako, eta horiek Europan migrazio eta asilo arloan duten eginkizunaren bilakaera.
- Eusko Legebiltzarra
Elena Ayarza Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna Eusko Legebiltzarrera joango da, haur eta nerabeak ingurune digitalean babesteari buruzko jardunaldi batera.
Inoiz ez bezalako eraldaketa teknologikoa bizi dugu une honetan eta gure bizitzako esparru guztietan du eragina. Hori jakinda, jardunaldiaren helburua da elkarrizketarako gune bat sortzea erakunde publikoen, hezkuntza-komunitatearen, familien, sektore teknologikoaren, gizarte-eragileen, unibertsitateen eta gazteen artean, ingurune digital segurua, osasungarria eta errespetuzkoa sustatuko duten konponbideetan aurrera egiteko.