EKITALDIAK
Bizkaia AretoaArartekoak Europako adituen bilera bat antolatu du Bilbon, gorroto-delituek sortutako kalteei ematen zaizkien erantzunen gainean.
Ekitaldia VicTory nazioz gaindiko ekimenak antolatu du (bertako partaidea da Arartekoa) eta bost herrialdetako adituak biltzen ditu, gorrotoarekin eta estremismoarekin lotutako gertakarien biktimak hobeto babesteko asmoz.
Segurtasun indarren ordezkari batzuk, justiziako profesionalak eta gizarteko zenbait elkarte Bilbon bilduko dira azaroaren 18an, Nazioz gaindiko VicTory Kooperazio Mintegia dela eta. Gorrotoak eta estremismoak sortutako kalteei ematen zaizkien erantzunak hobetzeko egingo da topaketa hori.
- Guggenheim Museoa. Bilbo
Inés Ibáñez de Maeztu, jarduneko arartekoa, World Peace Music Festival – Basque Edition Music for a Better World jaialdira joango da.
Jaialdia Euskadi eta Korea arteko lankidetzatik sortu da, bakearekin, bizikidetzarekin eta kulturaren indar eraldatzailearekin dugun konpromiso partekatutik. Edizio honetan, musika herrien eta belaunaldien arteko zubia bihurtzen da, memoria eta itxaropena uztartzen dituzten ahotsak elkartuz.
Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Euskadi irekia eta 2030 Agendaren balioekin konprometitua sustatzeko ekimenen baitan.
- San Mamés zelaia. Bilbo
Inés Ibáñez de Maeztu, jarduneko arartekoa, Euskal Selekzioa – Palestina nazioarteko partidan izango da, Bilboko San Mames zelaian, azaroaren 15ean.
Bilborock-La Merced. Bilbo2010ean hasi zuen bere ibilbidea Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluak. Parte hartzeko esperientzia bat da, neska-mutilek eta nerabeek entzunak izateko duten eskubidearen adierazpena.
Urtemuga hori ospatzeko, Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoak ekitaldi bat antolatu du, ospakizun ludikoa eta ekimen hori hezurmamitu duten pertsonen topaketa nahastuko dituena.
Ekitaldia Bilbon egingo da eta bertara joango dira Arartekoko kontseilari izan ziren gazteak, orain Kontseiluko kide diren nerabeak, zenbait lankide eta partaidetza-organo hori abiaraztea bultzatu zuten erakundeko langile batzuk.
Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa eta José Luis Iparragirre Erakundeko idazkari nagusia 2025eko Memoriaren Egunean izango dira, Gasteizko Europa Biltar Jauregian, Gogora Memoriaren, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldian.
- Justizia jauregia. Bilbo
Arartekoko Justizia eta espetxeratuen arloko koordinatzailea, Roberto Moreno, Jose María Lidón Corbí jaunaren erailketaren urteurrenarekin lotuta egingo den ekitaldian izango da, azaroaren 7an.
- Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.
Ararteko erakundeko langileak Besaldik, Eusko Jaurlaritzaren enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoak, antolatutako topaketetara joango dira. Topaketak 2025eko irailaren 18an, urriaren 9an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an izango dira.
Programaren arabera, topaketaren xedea da parte-hartzaileei aukera ematea zuzenean hitz egin dezaten enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko arloan erreferenteak direnekin.
Horren guztiaren helburua da enplegu- eta gizarteratze-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioan inplikatuta dauden edo interesa duten eragileen komunitatea sortzea, bai eta Besaldiren diskurtsoa eta eredua eraikitzea ere.
Honako hauek dira Besaldiren eginkizunak, dibulgazioko eta prestakuntzako beste funtzio batzuen artean: enplegu eta gizarte-inklusioko politika publikoak eta haien tresna eta jarduerak ebaluatzea; ebidentzia-atalak, jardunbide egokien bankuak, metodologia-eskuliburuak eta beste jakintza eta tresna batzuk sistematizatzea, politiken kalitatea hobetzeko; eta gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko beharren ikerketa sustatzea, bai eta gai horietan dauden esku-hartze eta izan daitezkeen berrikuntzena ere.
Proposatutako ekimena oso interesgarria da Arartekoarentzat, euskal administrazio publikoen jarduera ikuskatzen duen erakundea den aldetik; hortaz, Ararteko erakundeko langileek, arlo horiei buruzko sailen arduradunek, topaketetan parte hartuko dute aurrez aurre zein online.
- Andorrako Printzerria
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa eta erakundeko idazkari nagusia “Gizakiak salerostea” izenburuko mintegira joango dira. Mintegi hori Andorrako Printzerriko Raonador del Ciudatadàk (herriaren defendatzailea) antolatu du.
Gizakiak salerostea oinarrizko eskubideen urratze larrienetako bat da eta milioika pertsonari eragiten die mundu osoan. Nahiz eta tradizioz nazioarteko sare handiekin lotu izan den, fenomeno horrek tokiko adierazpenak ere baditu, eta laneko edo kalteberatasun ekonomikoko egoeretan ager daiteke.
Mintegi honen bidez, Andorrako defentsa-erakundeak sektore publiko eta pribatuaren arteko sentikortasuna eta lankidetza indartu nahi ditu, eta giza eskubideak errespetatzeko kultura bultzatu, lanean eta gizartean.
- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Arartekoko justizia eta presoen arloko arduradunek, baita gizarte harremanetako arduradunak ere, zenbait bilera egingo dituzte presoen eskubideak defendatzen lan egiten duten elkarte batzuekin.
Bilera horiek Ararteko erakundearen bulegoetan izango dira, EAEko hiru hiriburuetan, urriaren 8an, 15ean eta 29an.
- Zaragoza-Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVIII. Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiok Zaragozan egingo dira, “Kalteberatasuna ikasgeletan” izenburuarekin.