ENYA FORUMA 2022 Euskadin

Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoak antolatuta, ENYA FORUMA 2022 Euskadin egin da, ekainaren 28, 29 eta 30ean. Europako 17 eskualdetako 34 nerabe elkartu dira, horietako bi Arartekoko Kontseiluaren ordezkari gisa, justizia klimatikoari buruzko hausnarketak elkarri adierazteko, haurren eskubideak defendatzearen eta giza eskubideen ikuspegitik begiratuta.

Lan-saioez gain, lantaldeak isuriak konpentsatzeko ingurumen-jarduera bat egin du Urdaibaien, Lurgaia Fundazioaren gidaritzapean.