Skip to main content
  • Herritar batek bere birraitonari buruzko datuetarako sarbidea eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailari. Birraitona ongintzazko erakunde batean hartutako ume abandonatua zen, XIX. mendean jaioa. Herritarraren lehen eskaera, 2023an egina, ez zen onartu, jatorri biologikoetarako sarbideari buruzko araudian ezarritako baldintza ez betetzeagatik. Bigarren eskaeran, interesdunak bidezko interesa alegatu zuen eta indargabetuta zegoen Haurrak Zaintzeko eta Babesteko Legearen artikulu batean oinarritu zen. Administrazioak berriro ukatu zion sarbidea, ebazpen-itxurarik gabeko eta errekurtsoen berri ematen ez zuen jakinarazpen baten bidez.

    Jasotako kexa zela medio, Arartekoak informazioa galdegin zion aldundiari, eta horren antzeko kasu batean azaldutako argudioak aurreratu zizkion. Aldundiak berriro adierazi zuen ez zegoela berrikuntza normatibo edo faktikorik erabaki berri bat justifikatzeko, eta ezin zitekeela aplikatu jatorri biologikoetarako sarbideari buruzko araudia. Gaineratu zuenez, 2/2024 Lege berriak, eskaera egin zenean indarrean ez zegoen arren, baieztatuko zuen eskubide hori pertsona adoptatuek bakarrik dutela, ez beraien ondorengoek. 

    Bere ebazpenean, Arartekoak uste du eskaera hori bestelako arau-esparru baten arabera aztertu behar dela. Bereizi egin ditu, alde batetik, datuak babesteko araubidea eta jatorri biologikoetarako sarbideari buruzkoa, eta, bestetik, balio historikoko dokumentuak eskuratzeko araubide orokorra. Eskaeran aipaturiko pertsona duela 140 urte baino gehiago jaio zenez gero, hiltzat jo daiteke, eta administrazioak gordetako dokumentuen balio historikoak dokumentu-ondareari buruzko araudi espezifikoa aplikatzera garamatza. 

    Horrela, 5/2022 Legea aipatzen da, Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralarena eta Dokumentu Ondarearena, zeinak ezartzen baitu berrogeita hamar urtetik gora dituzten titulartasun publikoko dokumentuak dokumentu-ondarearen parte direla, arau horretan aurreikusitakoaren arabera kontserbatu behar direla eta eskuragarriak izan behar dutela.  

    Dokumentazio hori lortzeko eskubideak ez du exijitzen norberaren interesa egiaztatzea, ez dago inolako motibazioren mende, eta berariaz aurreikusitako kasuetan soilik murriztu daiteke, adibidez, duela 25 urte baino gutxiago hildako pertsonen datu bereziki babestuak baldin badaude edo informazio sailkatua bada, komertzialki kontuzkoa edo intimitateari eragiten diona. 

    Laburbilduz, ebazpenean adierazten denez, dokumentazioa duela 140 urte baino gehiago sortu bazen eta administrazio publiko batek kontserbatu badu, artxibo-araudian aurreikusitako kontserbazio-, kudeaketa- eta sarbide-araubidearen mende egon behar du.

    Gainera, Arartekoak azaltzen du dokumentazio hori, bere antzinatasunagatik, agian jada ez dagokiola Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailari, baizik eta artxibo historiko eskudunari eskualdatuta egon beharko lukeela. Dokumentazio hori kudeatu eta zaintzeko ardura Kultura Sailak izango luke, foru-araudian aurreikusitako dokumentuen bizi-zikloaren arabera. Horren haritik, iradokitzen du balioetsi dezala Dokumentazioa Ebaluatu eta Hautatzeko Foru Batzordeak esku hartzeko aukera, dokumentazioaren balio historikoa kontuan izanda, behin betiko kontserbatu ala ezabatu behar den erabakitzeko.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a
     
  • Maiatzaren 7an, Arartekoaren haurren eta nerabeen bulegoko eta berdintasuneko bi teknikari Irungo La Salle ikastetxean izan ziren batxilergoko ikasle talde bati Arartekoaren "Jarrera matxistak Euskadiko nerabeen eta gazteen artean" azterlana aurkezteko. Arartekoa ikastetxean egoteak ikasle talde batengandik zuzenean jasotako eskaerari erantzuten zion. Ikasle horiek, gure gizartean eragina duten arazoei eman beharreko erantzunei buruz hausnartzeko proiektu baten esparruan, Arartekoari helarazi zioten erakundeak, giza eskubideen ikuspegitik, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egiten duen lana aurkezteko nahia.

    Arartekoaren hitzaldian, azterlanaren aurkikuntza eta gomendio nagusiak partekatu ziren, emakumeen eta gizonen berdintasunaren defentsari eta diskriminazioaren aurkako borrokari dagokienez. Nolanahi ere, hitzaldiak Arartekoak gazteen artean egindako lana ezagutarazteko eta ikasleak nerabe gisa aitortuta dituzten eskubideei eta eskubide horiek baliatzearen garrantziari buruz sentsibilizatzeko balio izan zuen.

  • Manuel Lezertua arartekoak, Nafarroako arartekoak, Andaluziako herriaren defendatzaileak, Kanarietako diputada del comúnek eta Kataluniako síndica de greugesek lankidetza-akordio bat sinatu dute Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda bultzatzeko.
  • Arartekoak Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari gomendatu dio ken dezala berariazko programa informatikoa erabiltzeko derrigortasuna ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioak egiteko, aurrez aurre aurkezten badira. Izan ere, herritar bat kexu zen, informatika-ezagupenik eta baliabide teknikorik ez zeukanez gero, ezin izan zuelako izapide hori bete administrazioaren laguntzarik gabe.

    Arartekoaren ustez, aurrez aurreko izapideetan tresna digital bat soilik erabil dadila agintzeak urratu egiten du pertsona fisikoek administrazioarekin harremanak izateko bidea aukeratzeko duten eskubidea. Gainera, ohartarazten du foru-agindu batek ezin duela eskubiderik murriztu berariazko lege-gaikuntzarik izan gabe, eta administrazioek irizpide objektibo eta egiaztagarrien bidez justifikatu behar dutela bitarteko elektronikoak erabiltzeko derrigortasun oro.

    Aztertutako kasuan, herritarrak programa informatiko bat jarri beharra zeukan bere ordenagailuan, edo ordenagailu publiko bat erabili, laguntza pertsonalizaturik gabe. Hortaz, Arartekoak ondorioztatu zuen ez zirela bermatu irisgarritasun-baldintza egokiak. Era berean, ebazpenean administrazio onaren printzipioa aipatzen du, eta arrakala digitalaren ondorio diskriminatzaileez ohartarazten du, baldin eta ordezko bide eskuragarririk edo euskarri nahikorik eskaintzen ez bada.

    Arartekoak nabarmendu du administrazio publikoek beren arreta-ereduen erdigunean jarri behar dituztela herritarrak, eta legezkotasunaren, irisgarritasunaren, doakotasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak beteko dituzten bideak bermatu behar dituela, aurrez aurrekoak nahiz digitalak. Arartekoak gogorarazi du pertsona askok, batez ere adin handikoak edo prestakuntza digital eskasa dutenak, baztertuta gera daitezkeela beraien premia bereziak kontuan hartzen ez badira.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a

  • Batzordeak eskatuta, Manuel Lezertua arartekoaren agerraldia, azaltzeko zer analisi egiten duen 2022, 2023 eta 2024. urteetan etxebizitzaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen funtzionamenduaren gaineko kexei edo ofizioz egindako beste ikerketa batzuei buruz.

    ARARTEKOAREN INTERBENTZIOA

  • Barne-antolaketa dela eta, 2025eko maiatzaren 7an, asteazkena, Gasteizko bulegoa itxita egongo da 10:00etatik aurrera, eta Bilbo eta Donostiako bulegoak itxita egongo dira egun osoan. Barkatu eragozpenak
  • Getxoko eraikin bateko jabeen komunitateak Arartekoari kexa egin zion eta honako hau salatu zuen: lizentziarik gabe etxebizitza gisa gaitutako lokal batean hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko hasi zen espediente batek ez zuela aurrera egiten.

    Kasua aztertu ondoren, Arartekoak Getxoko Udalari gomendatu zion administrazio-prozedura horren tramitazioa bizkortu zezala.

    Gomendio horri erantzunez, Getxoko alkateak txosten bat bidali dio Arartekoari, Hirigintza, Azpiegitura, Udal Eraikin eta Obra Arloko Administrazio Orokorreko teknikariak egina. Txosten horretan adierazten denez, Arartekoaren gomendioari jarraikiz, ofizioz eta justifikaziorik gabeko atzerapenik gabe bultzatzen ari da espediente horri dagokion administrazio-prozedura, lokal horren hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko.

    Getxoko Udalaren baiezko erantzuna ikusita eta hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko prozedura ofizioz bultzatzen ari dela baieztatuta, Arartekoak onartutzat jo du bere gomendioa eta, beraz, amaitu du kasu honetan izan duen esku-hartzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 11

banner-institucion

ERAKUNDEA ETA ANTOLAKUNTZA

  • Herritarrei arreta ematen diegu administrazioaren jarduketa okerrei edo irregularrei buruzko kexak, salaketak edota kontsultak aurkezten dituztenean.
  • Kexak izapidetzen ditugu honako prozedura hau jarraituz:
    • administrazioari bere jarduketari buruzko informazioa eskatzen diogu.
    • jarduketa zuzena izan ez dela uste badugu gomendio bat egiten diogu jarduketa alda dezan eskatzeko.
    • ebazpenak web orrian argitaratzen ditugu.
  • Diagnostikoak egiten ditugu euskal administrazioen politika publikoei buruz. Herritarren eskubideak babestea dugu helburu. Batez ere pertsonarik ahulenen edota bazterkeria, bereizkeria edo gizarte-eskasia egoeran dauden pertsonen eskubideak babesten ditugu
  • Horretarako, txosten bereziak edo monografikoak egiten ditugu eta gomendio orokorrak ematen ditugu, aipaturiko politika hobetzeko.

  • Ikuskapen bisitak egiten ditugu herritarrentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetan.
  • Gure gizarteko hainbat esparrutan jarduten duten elkarteekin eta erakundeekin (GKE) harremanetan gaude eta aldizkako bilerak egiten ditugu horiekin.
  • Hainbat ekintza eta forotan hartzen dugu parte. Gure helburua administrazioen politika publikoek eta jarduketek etengabe aurrera egitea eta hobetzea da, kalitatezko zerbitzuak eskainiz, eskubideez baliatzea bermatuz eta desparekotasunei, bereizketari, eskasiari eta gizarte bazterkeriari aurre eginez, baita horiek desagerraraziz ere.
  • Ekimenak garatzen ditugu herritarrak giza eskubideen inguruan sentzibilizatzeko eta konzientziatzeko.
  • Urtero, Arartekoak Eusko Legebiltzarrari bere urteko txostena aurkezten dio. Bertan, bere jarduketen eta jardueren berri ematen du.

Noiz jarri zaitezke harremanetan Arartekoarekin?

  • Administrazio publiko batek oker, behar ez bezala, edo modu irregularrean jardun duela edota legea hautsi duela uste duzunean. Administrazio horretan aurretiaz erreklamazio bat aurkeztea gomendatzen dizugu. Kasu guztietan, kexa espediente bat irekitzen dugu eta informazio horrek kexaren inguruan nola jardun duen aztertzen dugu.
  • Zure eskubide bat urratu dela uste duzunean. Ez du zertan administrazio zehatz baten jarduketatik etorri behar. Kasu horietan informazioa eta aholkuak ematen ahaleginduko gara.

Nola helarazi diezagukezu zure kexa?

  • Aurrez aurre: herritarrei zuzendutako arreta eskaintzen duten hiru bulegoetako edozeinetan.
  • Posta elektroniko bidez
  • Interneten bidez: webguneko inprimakiaren bidez
  • Posta edo fax bidez: idazki baten bidez

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

  • Herritarrek aurkezten dituzten kontsultei buruzko aholkuak ematen ditugu.
  • Edozein pertsona edo erakundek aurkezten duen kexa eta eskaera jasotzen eta erantzuten ditugu.
  • Kexak izapidetzen ditugu.

Izapidetzeko onartutako kexa guztiak ebatziko dira. Baldintzak betetzen ez dituztenei informazioa eta aholkuak emango dizkiegu.

  • Erakundera jotzen duten pertsonei gure eskumenekoak diren gaien inguruko informazioa, arreta eta laguntza emango diegu.
  • Erakundera jotzen duten pertsonei gure eskumenekoak diren gaien inguruko informazioa, arreta eta aholkuak emango dizkiegu.
  • Ofiziozko jarduerak irekitzen ditugu.
  • Urteko txostena eta txosten monografikoak egiten ditugu.
  • Arartekoak egindako ebazpenen jarraipena egiten dugu horiek betetzen direla ziurtatzeko.
  • Ebazpenak, jarduketak, ikerketak, azterlanak, informazio-materialak eta argitalpenak zabaltzen ditugu, intimitaterako eskubideari buruzko araudia errespetatuz.
  • Prestakuntza eta hedapena ematen dugu administrazioaren aurrean herritarren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko eta defendatzeko, bereziki, haurtzaroan eta nerabezaroan eragina duten eskubideak.
  • Administrazioaren jardun egokiak sustatu eta babesten ditugu, herritarrei administrazio egokirako eskubidea bermatzeko.
  • Beste erakunde, entitate publiko eta pribatu batzuekin elkarlanean aritzen gara, Arartekoari dagozkion funtzioak betetzearekin zerikusia duten gaietan.
  • Arartekoaren webgunearen bidez datu baseak eta dokumentuak kontsultatzeko aukera ematen dugu.
  • Ikerketa bekak ematen ditugu, deialdi publiko bidez, giza eskubideekin lotutako gaurkotasun gaiei buruz.
  • Herritarren eskubideen inguruko hausnarketarako eta partaidetzarako foroak (aurrez aurrekoak eta birtualak) sustatzen eta dinamizatzen ditugu. Pertsona adituen, giza erakunde, sozietate zibil eta administrazioen ordezkarien partaidetzarekin.

Honako hauek dira Ararteko erakundea osatzen dutenak:

Zuzendaritza taldea honako hauek osatzen dute:

  • Arartekoa
  • Arartekoaren ondokoa
  • Idazkaritza Orokorra
  • Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria
  • Ekonomia eta aurrekontu kudeaketako eta langile eta administraziorako zuzendaria

Honako hauek jarduten dute Haur eta Nerabeen Bulegoan:

  • Bulegoko arduraduna
  • Arloko bi teknikari

Honako hauek egiten dute lan Naiozarteko Gaien Bulegoan:

  • Bulegoko arduraduna
  • Arloko teknikari bat

Laneko 28 arlo

  • Arloko hamaika teknikari arduradun
  • Arloko sei teknikari

Herritarrei zuzendutako arreta bulegoak

  • Hiru bulego: -Gasteiz, Bilbo eta Donostia
  • Bulego bakoitzean arduradun bat.

Zerbitzu administrazioak eta teknikoak

  • 23 pertsona
  • Telefono bidezko arreta, erregistroa, espediente eta kontsulten kudeaketarako administrazio laguntza, kontabilitatea, aurrekontuen eta langileen kudeaketa, dokumentuen itzulpena (gaztelania/euskara), informazio edo informatika sistemak, dokumentazioa, liburutegia, artxiboa, atezain zerbitzuak, ibilgailu ofiziala gidatzea, mantentze lanak, Arartekoarentzako administrazio laguntza, zuzendariak.

Arartekoaren langileak

  • Arartekoaren funtzionamendua arautzen duen legeak bi forma juridiko ezartzen ditu (Funtzio Publikoaren Euskal Legean oinarrituta) lanpostuak betetzeko: Karrerako funtzionarioak eta aldi baterako langileak

Karrerako funtzionarioak

  • Sarbidea: 
    • Eusko Jaurlaritzak deitutako lehiaketa-oposizio bidez
    • Arartekoari atxikitako langileak, Legebiltzarreko administrazioko langileen estatutuak arautzen dituenak
  • Lanpostu mota: Zerbitzu administrazioak eta teknikoak
  • Lanpostu kopurua: 19

Aldi baterako langileak

  • Sarbidea:
    • Arartekoak izendatzen ditu merezimendu eta gaitasun irizpideetan oinarrituta
    • Gehienak administrazio publikotik edota unibertsitatetik datoz
  • Lanpostu mota: Teknikoak, juridikoak eta bestelakoak
  • Lanpostu kopurua: 34

Arartekoaren langile batek:

  • Era esklusiboan egiten du lan. 
  • Bere jarduerak ez dira bateragarriak beste kargu batzuetan jardutearekin (irakaskuntza-jarduera batzuekin salbu).
  • Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrari dagokio.
  • Ez du ordezkaritza sindikal propiorik, ezta pertsona sindikal askerik ere.

Arartekoaren erakundeak ez du lan eskaintza publiko propiorik.

Bideoak