Errusiako Federazioaren eraso armatuaren ondorioz bizileku iraunkorretik atera dituzten haur ukrainarrentzako hezkuntza-prozesuaren antolaketari buruzko informazioa

(Ukraniako Parlamentuko Giza Eskubideen Ordezkariaren Bulegoak emandako informazioa)

Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoa parte den ENOC Haurren Defentsarako Europako Sarea harremanetan dago Ukrainako haurren Giza Eskubideen ordezkariarekin (ENOCeko kidea ere badena), Saretik haur eta nerabe ukrainarren eskubideak zaintzen eta babesten lagun dezakeen guztian babesa eskainiz. Testuinguru horretan, Ukrainako Giza Eskubideen ordezkariak ENOCeko kide guztiei eskatzen die haiek egindako online baliabideak azaltzen dituen dokumentu bat zabaltzen laguntzeko, lekualdatutako haurrak dituzten familia eta profesionalei zuzendutakoa, urrutiko hezkuntza errazte aldera. Dokumentua ukraineraz idatzita dago eta ENOCek itzuli du ingelesera. Gaztelaniazko itzulpena ere errazten da.


Lotutako dokumentazioa

Інформація щодо організації освітнього процесу для українських дітей, які внаслідок збройного нападу Російської Федерації евакуйовані з місця постійного проживання та перебувають на території Республіки Польща Information on the organisation of the educational process for Ukrainian children who were evacuated from their place of permanent residence as a result of the aggression by the Russian Federation Información sobre la organización del proceso educativo para los niños ucranianos que fueron evacuados de su lugar de residencia permanente como resultado del ataque armado de la Federación de Rusia