Skip to main content
  • Donostiako Udalari bidalitako ebazpen batean, Arartekoak udal horri eskatu dio berrikus ditzala bere laguntza-bulegoen jardunbideko alderdi batzuk erregistro arloan, agiriak aurrez aurre erregistratzen direnean berme juridikoak eta prozeduren segurtasuna hobetzeko.

    Ebazpenean honako gai hauekin lotutako udal jardunbideak aztertu dira: sinadura tabletan, agirien digitalizazioa eta herritarren arretarako bulegoetara joaten direnen nortasuna egiaztatzea.

    Lehenik, Ararteko erakundeak bereizi egiten ditu, batetik, sinadura interesdunaren borondatea edo adostasuna adierazteko bide gisa erabiltzea, eta bestetik, sinaduraren erabilera legez nahitaezkoa den kasuak. Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen arabera, nahikoa da identifikatzea administrazioaren aurrean jardun gehienak egiteko, eta sinadura eska daiteke soilik eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko edo atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko. Horregatik, ez da bidezkoa sinadura oro har ezartzea, eta hori eskatzen denean (eskuz idatzitakoa edo elektronikoa), interesdunak sinatu duen edukiaren egiaztagiri osoa eta egiaztagarria jaso duela bermatu behar da.

    Bigarrenik, defentsa-erakunde honek azpimarratu du digitalizazio-prozesua ezin dela agiriak eskaneatzera mugatu, baizik eta balio juridiko osoa duten benetako kopia elektronikoak sortu behar dituela, edukiaren osotasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatuz. Ildo horretan, egiaztatzeko sistemak jar daitezen gomendatu du, adibidez, egiaztapen-kode segurua (EKS), erregistro-egiaztagiriak eta emandako agiriak benetakoak direla egiaztatu ahal izateko.

    Orobat, Donostiako Udalari iradoki dio hausnar ditzala tabletan jasotako sinaduraren izaera eta ondorio juridikoak, sistema horrek sinadura elektronikoen legezko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko, eta pertsonaren borondatearen eta agiri oso eta aldaezinaren arteko lotura berma dezala.

    Azkenik, Arartekoak gogorarazi dio nortasun agiri nazionala edo pareko agiria erakutsiz identifikatu behar direla aurrez aurre agiriak aurkezten dituzten pertsonak, eta ez dela beharrezkoa eskaneatzea edo kopiak gordetzea, izan ere, egiaztapenerako bitarteko elektroniko elkarreragingarriak erabili behar dira, seguruagoak eta datuen babesa hobeto errespetatzen dutenak.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a
     
  • Urriaren 23an, Estrasburgoko Auzitegiak A.J. eta L.E. Espainiaren aurka auziei buruzko erabakia eman zuen. Erabakian Espainia zigortzen du, mendekotasun kimikoagatik bortxatuak izan zirela salatu zuten bi emakumeren kasuan ikerketa eraginkorrik ez egiteagatik. Auzitegiak ondorioztatu du ikerketan emandako akatsek urratu egin zituztela —prozeduraren alderdian— demandatzaileen aurkako tratu ankerrak eta iraingarriak debekatzea eta haiek bizitza pribaturako duten eskubidea, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. eta 8.en artikuluek babestuta. 

    Kasuaren aurrekariak 2016koak dira, orduan bi emakumek salatu baitzuten bortxaketa jasan zutela Iruñean, mendekotasun kimikoagatik. Joan ziren osasun-zentroak sexu-erasorako protokoloa aktibatu zuen, eta gertatutakoaren berri eman zion Polizia Nazionalari. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta susmagarriak atxilotu egin zituzten, zeinek sexu-harremanak izan zituztela aitortuta, baimena eman zietela argudiatu zuten. Ikerketan zehar, akusatuetako bat ikerketa-unitateko agente baten koinatua zela jakin zen, eta prozesuan zehar funtsezko frogak galdu edo manipulatu ziren.

    Zigor-arloko prozesuan, instrukzio-epaitegiak, demandatzaileen testigantzak sinesgarritzat jo arren, susmagarriak ez auzipetzea erabaki zuen, froga eztabaidaezinik ez zegoelako. Frogen erabileran izandako irregulartasunengatik kausa bereiziak ireki baziren ere, batek ere ez zuen aurrera egin. Urte batzuk geroago, prozesuaren kausa nagusia behin betiko artxibatu zen, ez baitzen egiaztatu substantziak ematea edo baimenik ez ematea arrazoizko zalantza orotatik haratago. Epaitegiek onartu zuten irregulartasunek eta froga digitalen desagerpenak "eragin handia" izan zutela ikerketan, baina diligentziak zehatzak izan zirela ondorioztatu zuten.

    Bere erabakian, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ondorioztatzen du Espainiako agintariek ez zutela ikerketa eraginkorrik egin, bereziki funtsezkoak izan zitezkeen frogak sistematikoki galdu eta manipulatu zirelako, ikerketan independentzia nahikoa bermatu ez zelako eta akats horien aurrean erantzun nabarmen desegokia eman zelako, "akats isolatuak" edo ikerketan egindako omisio txikiak gainditzen zituztelako. Agintariek egindako jarduerek ez zuten lortu mendekotasun kimikoaren salaketetarako funtsezkoak ziren frogen galera konpentsatzea. Gainera, poliziaren jokabide txarrari buruzko ikerketak denbora luze baten ondoren hasi ziren, eta jatorrizko ikerketa gainbegiratu zuten organo judizial eta polizialen esku utzi ziren.

  • 2025eko urriaren 7an, Europako Kontseiluak Pertsona intserxualen eskubide berdintasunari buruzko Ministroen Batzordearen CM/Rec (2025)7 Gomendioa onartu zuen. Gomendioak pertsona intersexualen eskubideak berdintasunez babesteko, errespetatzeko eta gozatzeko ikuspegi integral bat proposatzen du, eta Sexu-orientaziogatiko edo genero-identitateagatiko diskriminazioari aurre egiteko neurriei buruzko CM/Rec (2010)5 Gomendioa osatu eta zabaldu nahi du. 

    Gomendioak argi eta garbi eskatzen die agintariei baimendu gabeko esku-hartze medikoak debekatzen dituzten lege eta politika publikoak har ditzatela, eta bermatu dezatela haur intersexualen edozein esku-hartze atzeratu egingo dela beren kabuz erabaki ahal izan arte. Era berean, arreta medikoa jasotzeko aukera zuzena ematea gomendatzen du, bai eta bizitzako esparru guztietan pertsona intersexualen indarkeria, diskriminazioa eta bazterketa prebenitzea ere.

    Europako Kontseiluak gomendioaren alderdi hauek nabarmendu ditu:

    • Pertsona intersexualen esperientzia, erronka eta ahultasun bakarrak ezagutzen ditu, diskriminazioa, estigmatizazio, marjinazioa, gizarte-bazterketa eta indarkeria barne, sarritan patologizazioan eta sexualitatearekin eta generoarekin lotutako estereotipoetan errotuak, ongizate fisikoari eta mentalari larriki eragiten diotenak.

    • Baieztatzen du pertsona intersexualen giza eskubideak berdintasunez babestu, errespetatu eta gozatzeko, ikuspegi integralak eta koherenteak behar direla, sektore guztietan egokiak diren legeria, politikak eta bestelako babes-neurriak barne hartzen dituztenak, modu eraginkorrean aplikatzen direnak eta aldian-aldian berrikusten direnak, datuen bilketaren eta azterketaren laguntzarekin.

    • Pertsona intersexualen eta haien erakundeen parte-hartzen esanguratsuaren garrantzia nabarmentzen du, Estatuen ahalegin iraunkorrekin eta maila guztietako erakunde eta gizarte zibileko lankidetzarekin batera. 

    • Nazioko, Europako eta nazioarteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzen ditu, pertsona intersexualen berdintasunean eta duintasunean aurrera egiteko.

    Gomendioekin batera aurkeztu ohi den azalpen-memorandumak nabarmentzen du Espainia dela tratamendu edo/eta ebakuntza mediko edo kirurgikoak murrizteko legeria espezifikoa onartu duen estatu kide bakarretakoa, ukitutako pertsona intersexualaren baimen espezifiko, oso, aske eta informaturik ez dagoenean (Transen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrari eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeari Buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 19. artikuluari erreferentzia eginez). Azpimarratu du, halaber, Espainia dagoela pertsona intersexualak esplizituki babesten dituen herrialdeen artean, sexuaren ezaugarria babestutako arrazoi gisa hartuta, diskriminazioaren aurka enpleguan, bai eta ondasunak eta zerbitzuak ematean ere.

  • Egoitza elektronikoko mantentze-lanetarako oharra Hobekuntza- eta mantentze-lan teknikoak direla eta, jakinarazten da azaroan, egun hauetan eta 14:00etatik aurrera, Arartekoren egoitza elektronikorako sarbidea ez egongo dela erabilgarri:

    Egunak:

    • Azaroak 4, asteartea
    • Azaroak 6, osteguna
    • Azaroak 11, asteartea
    • Azaroak 13, osteguna
    • Azaroak 18, asteartea
    • Azaroak 20, osteguna

    Egun horietan, ezingo dira izapide elektronikoak egin gure egoitza elektronikoaren bidez.

    Barkamena eskatzen dizuegu eragozpenengatik eta eskertzen dugu zuen ulermena. Zerbitzu seguruago eta eraginkorrago bat eskaintzeko lanean ari gara.

    Edozein zalantza edo arreta-behar izanez gero, gure arreta presentzialeko bulegoetara jo dezakezu, edo gure webgunean eskuragarri dauden telefono eta posta elektronikoko kanalak erabili.

  • Arartekoak izapidetzeko onartu zuen Uribitarte Anaitasuna auzo-elkarteak egindako kexa bat. Elkarteak Zabalguneko udal-aparkalekuari buruzko informazioa eskatu zion Bilboko Udalari, eta hark datu-taula baten bidez erantzun zion, ebazpen formalik eman gabe. Gero, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari (IPSEB) ere idatzi zion; hark onartu egin zuen elkartearen kexa, eta udalari eskatu zion eman zezala aparkalekuen itxaron-zerrendan zeuden Abando auzoko biztanleen zerrenda anonimizatua. 

    Arartekoaren iritziz, udalak ez zuen eskaera epe barruan eta behar bezala ebatzi, eta ez onartzeko arrazoi bat aipatu zuen epez kanpo, ustezko “informazioa berriz lantzean” oinarrituta, nahiz eta IPSEBek ordurako interpretatuta zuen elkarteak baliatutako eskubidearen mamia eta irismena. Era berean, azpimarratu du udalak prozeduran zehar ez ziola IPSEBi alegaziorik aurkeztu, eta horrek mugatu egin zuela bere defentsarako eskubidea, baita ere informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzen duen organoarekin behar bezala lankidetzan aritzea. 

    Arartekoaren ebazpenak gogorarazten du informazio publikoa lortzeko eskubidea gardentasunaren, motibazioaren eta legeriak ezarritako epeak errespetatzearen printzipioen arabera gauzatu eta ebatzi behar dela, eta IPSEBek bere iritzia azaldu ondoren, haren edukiarekiko desadostasuna bide jurisdikzionaletatik bideratu behar dela, eta ez gai berari buruzko administrazio-ebazpen berrien bidez. 

    Beraz, erakunde honek Bilboko Udalari gomendatzen dio epe barruan eta arrazoitutako ebazpen baten bidez izapidetu ditzala informazioa lortzeko eskaerak, behar bezala justifika dezala eskaerak ez onartzeko edozein muga edo arrazoi, eta IPSEBen eginkizunak errespeta ditzala eta harekin aktiboki elkarlanean aritu dadila, haren ebazpenak betez edo legez aurreikusitako bideetatik aurkaratuz.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a
     
  • Arartekoak azpimarratu du segurtasun juridiko handiagoa eta ziurtasuna eman behar zaizkiola errentamendu-erregimeneko babes publikoko etxebizitzak zuzenean esleitzeko administrazio-prozedurari
banner-internacional

EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO GAIEN BULEGOA

Partaide garen nazioarteko erakundeak

Ararteko erakundearen funtzioa ez da bakarrik herritarren eskubideak babestea herri-administrazioen jarduera okerren aurrean, ezta jarduera oker horien atzean egon ohi diren politika publikoak ebaluatzea ere. Honako hau ere Ararteko erakundearen zeregina da: giza eskubideak ezagutzea eta ezagutaraztea, bai eta horien oinarri diren balioak ere. Horrez gain, eskubide horiek errespetatzen duen kultura sustatu nahi du; honela, pertsona guztiek goza dezatela sustatzeko eta agintaritza publikoek eskubide horiek errespeta eta defenda ditzatela sustatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan giza-eskubideen alde aurrera egiteko, ezinbestekoa da kanpora begiratzea eta araudi- eta jurisprudentzia-berritasunen jarraipen estua egitea, bai eta Arartekoarekin giza-eskubideak defendatzeko eta sustatzeko zeregina partekatzen duten nazio-mailako eta nazioarteko erakundeen jardunbide egokien jarraipena ere.

Testuinguru horretan eta Europako eta nazioarteko dimentsioa Arartekoaren lanean txertatzeko xedearekin, 2018an Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoa sortu zen. Bulego horrek hiru funtsezko zeregin ditu:

  1. Arartekoaren parte-hartzea kudeatzea herriaren defentsa-erakundeen nazioarteko sareetan. Gaur egun, Arartekoa Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuko, Herriaren Defentsa-erakundeen Europako Sareko, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioko, Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareko eta Mandatari Linguistikoen Nazioarteko Elkarteko kidea da. Erakunde horietan parte hartzearen bidez, Arartekoak beste herriaren defentsa-erakunde batzuen lana ezagutzeko eta horietatik ikasteko aukera du. Horrez gain, Arartekoak bere esperientzia propioak ere partekatu ditzake, erabilgarriak izango direnak beste defentsa-erakunde batzuen lanerako.
  2. Giza-eskubideen Europako eta nazioarteko Zuzenbidea erakundearen eguneroko lanera txertatzea; Arartekoaren ebazpenek, gomendio orokorrek eta txostenek giza-eskubideen nazioarteko iturriak behar bezala aprobetxatu ditzaten eta horietatik hornitu daitezen; horrela, herritarren eskubideei hobeto bermatzeko.
  3. Giza-eskubideen berritasunak nazioartean ezagutarazi eta hedatzeko, eta bere ezagutza Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde publikoetan zabaltzeko.

Arartekoaren nazioarteko jarduera

Zure oinarrizko eskubide garrantzitsuenak itunek eta nazioarteko erakundeek ere babesten dituzte. “Giza eskubideak” izenekoak dira. Horrenbestez, pertsonen ondasun eta balio funtsezkoenekiko errespetua nazioarteko komunitate osoaren intereseko gaia da, eta ez soilik herrialde bakoitzerako edo munduko gobernu bakoitzerako beren mugen barruan. Pertsona guztiek oinarrizko eskubide berberak dituzte, eta haiek toki guztietan errespetatzen direla egiaztatzeko mekanismoak daude.

Giza eskubide unibertsalak

Giza eskubideek pertsona guztien eskubideak babesten dituzte. Diskriminaziorik eza da oinarrizko printzipioetako bat. Ez dira garrantzitsuak sexua, adina, azalaren kolorea, etnia, nazionalitatea, hizkuntza, desgaitasuna, gaixotasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, sexu-ezaugarriak, erlijioa edo ideologia, jabetza edo egoera sozioekonomikoa: mundu guztiari dagozkio giza eskubideak berdin.

50eko eta 60ko hamarraldietan egin ziren giza eskubideei buruzko lehenengo itunak diskriminaziorik ezaren printzipio horretan oinarritu ziren. Egileek pentsatu zuten printzipio hori nahikoa izango zela pertsona guztiak berdin babesteko. Nolanahi ere, hamarraldiak igaro ahala, ikusi da pertsona-talde batzuek beren eskubideak eskuratzeko edo baliatzeko zailtasun gehiago dituztela. Horregatik, geroago, unibertsalak ez diren beste itun batzuk egin ziren; izan ere, ezaugarri edo baldintza jakin batzuk dituzten pertsonentzat baino ez dira, eta pertsona horiei babes gehigarria ematen eta eskubide unibertsaletarako sarbidea errazten saiatzen dira. Zure giza eskubideak zein diren jakiteko eta itun horien berri izateko, artxibo erantsiak irakurri ditzakezu. Eskubide horien babesa praktikan nola bermatzen den jakiteko, jo ezazu hona: “Zure giza eskubideen bermeak”.

Pertsona guztien giza eskubideak

Talde espezifikoen giza eskubideak

Gure estatuak, EBko gainerako estatu kideek bezala, giza eskubideak aitortzen eta finkatzen dituzten nazioarteko itun batzuk sinatu ditu, haien edukia garatuz eta babesteko nahiz benetan betetzeko bermeak ezarriz. Giza eskubideen nazioarteko itun bat betetzeko konpromisoa hartzeak ez du esan nahi eskubideak automatikoki errespetatuko direnik edo besterik gabe beteko direnik. Herrialde bateko agintari publiko guztiek, baita geure agintariek ere, giza eskubideen arabera jardun behar dute. Eskubide horiek errespetatzeko eta betetzeko lehenengo arduradunak dira, arduradun nagusiak. Ez dute eragotzi edo oztopatu behar eskubide horiek askatasunez baliatzea, beren eskubideak baliatu nahi dituzten pertsonak babestu behar dituzte eskubide horiek eragotzi nahi dizkieten pertsonengandik, eta beharrezko neurriak hartu behar dituzte eskubide horiek benetan baliatu ahal ditzaten. Hori egiteko betebeharra dute agintari publiko guztiek: botere legegilea, betearazlea eta judiziala; estatu-, autonomia-, foru- eta toki-agintariak.

Hala ere, giza eskubideak nazioartekotzeak esan nahi du eskubideak betetzea ez dela herrialde bakoitzaren esku uzten; eskubide horiek fede onez bere mugen barnean babestuko dituen uste osoa dago. Aitzitik, erakundeak eta mekanismoak zehazten dira, eta, haiei esker, alde batetik, nazioarteko komunitateak jakin dezake herrialde bakoitzak giza eskubideen konpromisoak betetzen ari den ala ez; bestetik, pertsonei nazioarteko erakundeetan ez-betetzeak salatzeko aukera emango diete. Haiei buruz gehiago jakiteko, irakurri honako dokumentu hauek:

Giza eskubideen ber orokorrak

Giza eskubideen bermeka Europan

Blog

Urriaren 23an, Estrasburgoko Auzitegiak A.J. eta L.E. Espainiaren aurka auziei buruzko erabakia eman zuen. Erabakian Espainia zigortzen du, mendekotasun kimikoagatik bortxatuak izan zirela salatu zuten bi emakumeren kasuan ikerketa eraginkorrik ez egiteagatik. Auzitegiak ondorioztatu du ikerketan emandako akatsek urratu egin zituztela —prozeduraren alderdian— demandatzaileen aurkako tratu ankerrak eta iraingarriak debekatzea eta haiek bizitza pribaturako duten eskubidea, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. eta 8.en artikuluek babestuta. 

Kasuaren aurrekariak 2016koak dira, orduan bi emakumek salatu baitzuten bortxaketa jasan zutela Iruñean, mendekotasun kimikoagatik. Joan ziren osasun-zentroak sexu-erasorako protokoloa aktibatu zuen, eta gertatutakoaren berri eman zion Polizia Nazionalari. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta susmagarriak atxilotu egin zituzten, zeinek sexu-harremanak izan zituztela aitortuta, baimena eman zietela argudiatu zuten. Ikerketan zehar, akusatuetako bat ikerketa-unitateko agente baten koinatua zela jakin zen, eta prozesuan zehar funtsezko frogak galdu edo manipulatu ziren.

Zigor-arloko prozesuan, instrukzio-epaitegiak, demandatzaileen testigantzak sinesgarritzat jo arren, susmagarriak ez auzipetzea erabaki zuen, froga eztabaidaezinik ez zegoelako. Frogen erabileran izandako irregulartasunengatik kausa bereiziak ireki baziren ere, batek ere ez zuen aurrera egin. Urte batzuk geroago, prozesuaren kausa nagusia behin betiko artxibatu zen, ez baitzen egiaztatu substantziak ematea edo baimenik ez ematea arrazoizko zalantza orotatik haratago. Epaitegiek onartu zuten irregulartasunek eta froga digitalen desagerpenak "eragin handia" izan zutela ikerketan, baina diligentziak zehatzak izan zirela ondorioztatu zuten.

Bere erabakian, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ondorioztatzen du Espainiako agintariek ez zutela ikerketa eraginkorrik egin, bereziki funtsezkoak izan zitezkeen frogak sistematikoki galdu eta manipulatu zirelako, ikerketan independentzia nahikoa bermatu ez zelako eta akats horien aurrean erantzun nabarmen desegokia eman zelako, "akats isolatuak" edo ikerketan egindako omisio txikiak gainditzen zituztelako. Agintariek egindako jarduerek ez zuten lortu mendekotasun kimikoaren salaketetarako funtsezkoak ziren frogen galera konpentsatzea. Gainera, poliziaren jokabide txarrari buruzko ikerketak denbora luze baten ondoren hasi ziren, eta jatorrizko ikerketa gainbegiratu zuten organo judizial eta polizialen esku utzi ziren.

2025eko urriaren 7an, Europako Kontseiluak Pertsona intserxualen eskubide berdintasunari buruzko Ministroen Batzordearen CM/Rec (2025)7 Gomendioa onartu zuen. Gomendioak pertsona intersexualen eskubideak berdintasunez babesteko, errespetatzeko eta gozatzeko ikuspegi integral bat proposatzen du, eta Sexu-orientaziogatiko edo genero-identitateagatiko diskriminazioari aurre egiteko neurriei buruzko CM/Rec (2010)5 Gomendioa osatu eta zabaldu nahi du. 

Gomendioak argi eta garbi eskatzen die agintariei baimendu gabeko esku-hartze medikoak debekatzen dituzten lege eta politika publikoak har ditzatela, eta bermatu dezatela haur intersexualen edozein esku-hartze atzeratu egingo dela beren kabuz erabaki ahal izan arte. Era berean, arreta medikoa jasotzeko aukera zuzena ematea gomendatzen du, bai eta bizitzako esparru guztietan pertsona intersexualen indarkeria, diskriminazioa eta bazterketa prebenitzea ere.

Europako Kontseiluak gomendioaren alderdi hauek nabarmendu ditu:

  • Pertsona intersexualen esperientzia, erronka eta ahultasun bakarrak ezagutzen ditu, diskriminazioa, estigmatizazio, marjinazioa, gizarte-bazterketa eta indarkeria barne, sarritan patologizazioan eta sexualitatearekin eta generoarekin lotutako estereotipoetan errotuak, ongizate fisikoari eta mentalari larriki eragiten diotenak.

  • Baieztatzen du pertsona intersexualen giza eskubideak berdintasunez babestu, errespetatu eta gozatzeko, ikuspegi integralak eta koherenteak behar direla, sektore guztietan egokiak diren legeria, politikak eta bestelako babes-neurriak barne hartzen dituztenak, modu eraginkorrean aplikatzen direnak eta aldian-aldian berrikusten direnak, datuen bilketaren eta azterketaren laguntzarekin.

  • Pertsona intersexualen eta haien erakundeen parte-hartzen esanguratsuaren garrantzia nabarmentzen du, Estatuen ahalegin iraunkorrekin eta maila guztietako erakunde eta gizarte zibileko lankidetzarekin batera. 

  • Nazioko, Europako eta nazioarteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzen ditu, pertsona intersexualen berdintasunean eta duintasunean aurrera egiteko.

Gomendioekin batera aurkeztu ohi den azalpen-memorandumak nabarmentzen du Espainia dela tratamendu edo/eta ebakuntza mediko edo kirurgikoak murrizteko legeria espezifikoa onartu duen estatu kide bakarretakoa, ukitutako pertsona intersexualaren baimen espezifiko, oso, aske eta informaturik ez dagoenean (Transen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrari eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeari Buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 19. artikuluari erreferentzia eginez). Azpimarratu du, halaber, Espainia dagoela pertsona intersexualak esplizituki babesten dituen herrialdeen artean, sexuaren ezaugarria babestutako arrazoi gisa hartuta, diskriminazioaren aurka enpleguan, bai eta ondasunak eta zerbitzuak ematean ere.

2025eko uztailaren 23an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak (NJA) hainbeste espero zen iritzi aholku-emailea eman zuen estatuek klima­‑aldaketaren inguruan dituzten betebeharrei buruz. NJAren iritzi aholku-emaileek, nahiz eta lotesleak ez izan, lehen mailako legezko garrantzia dute. Iritzia aho batez hartu zuten, eta hori, sinbolikoki, esanguratsua da; izan ere, Auzitegiaren erabakiak inoiz gutxitan hartzen dira aurkako boto partikularrik gabe. Nolanahi ere, eta iritzia “garaipen historikotzat” hartu den arren, adierazi behar da Auzitegia osatzen duten 15 epaietatik 11k boto partikularrak edo adierazpenak egin zituztela, kasu askotan iritziaren anbizio falta, lausotasuna edo irismen mugatua dela-eta beren nahigabea adierazteko.

Hausnarketa honetan aztertutakoaren arabera, NJAren iritziz, estatuek betebehar lotesleak dituzte, klima-aldaketari buruzko nazioarteko tratatuetatik eratorritakoak zein nazioarteko ohiturazko zuzenbidetik eratorritakoak, bereziki ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko betebeharrari dagokionez. Gainera, Auzitegiak baieztatzen du betebehar horiek ez-betetzea nazioartean legez kontrako gertakaria dela, eta estatuen erantzukizuna eta kaltea erreparatzeko betebeharra eragiten dituela. 

Iritzi aholku-emailearen jatorria eta testuingurua

Gazteek eta nerabeek gidatutako kanpaina batek, Vanuatuko uharte-estatua buru zuenak, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 77/276 Ebazpena sustatu zuen, zeinaren bidez funtsezko bi gai argitzeko eskatu zitzaion NJAri:

  1. Klima-aldaketa bultzatzen duten giza jardueren aurrean estatuek dituzten betebeharrak klima-sistemaren eta ingurumenaren beste alderdi batzuen babesa bermatzeko.

  2. Betebehar horiek ez betetzeak dituen ondorio juridikoak.

Auzitegiak onartu egin zuen horri buruzko iritzia ematea. Aitortu zuen klima‑aldaketa “zibilizazioan aurrekaririk ez duen erronka” dela, eta Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) ezarritako adostasun zientifikoa txertatu zuen bere gogoetetan. Zehaztu behar da azterketaren xedea ez zela adieraztea estatu jakin batek nazioarteko zuzenbidea urratu zuela, baizik eta identifikatzea zein diren klima-aldaketa eragiten duen jokabidea – egintzak eta ez-egiteak – zuzentzen duten nazioarteko betebeharrak, bai eta hura ez betetzeak dakartzan ondorio juridikoak ere.

Azpimarratu beharreko gaiak

  • Lex specialis-ek ez du ordezkatzen nazioarteko zuzenbide orokorra. - Auzitegiak dio estatuen betebeharrak zehazteko arau garrantzitsuenak klima-aldaketari buruzko itunetan jasotakoak direla, baina horiek nazioarteko zuzenbideko beste tresna batzuen arabera interpretatu behar direla, hala nola giza eskubideen, izan beharreko ardurari buruzko nazioarteko ohiturazko zuzenbidearen eta estatuen betebeharrei buruzko zuzenbide orokorraren arabera. Halaber dio klima-aldaketari buruzko itunetan ezarritako betebeharrak, era berean, eragina izan dezaketela ohiturazko zuzenbidearen edukian. Ildo horretan, Auzitegiak aplikagarriak diren nazioarteko zuzenbidearen iturrien ikuspegi holistikoa hartzearen alde egiten du, estatu isurtzaile handiek defendatzen duten jarreraren aurka. Estatu horiek Parisko Akordiotik eta kalteak prebenitzeko printzipiotik eratorritako betebeharren interpretazio murriztailea defendatzen dute. 

  • Erantzukizuna eta isuri historikoak esleitzea. - Auzitegiaren hitzetan, estatuek beren organoen egintza eta ez-egiteen erantzukizuna izan dezakete, eta erantzule izan daitezke beren jurisdikziopeko jarduera pribatuak (hala nola enpresa pribatuen jarduerari esleitutako isuriak) kontrolatzeko orduan behar besteko arreta ez izateagatik. Azpimarratzen du erregai fosilen ekoizpenaren, kontsumoaren, lizentzien edo subsidioen ondoriozko isurien aurreko gelditasuna nazioartean Estatuari egotz dakiokeen legez kontrako egintza izan daitekeela. Horrez gain, Auzitegiak aitortzen du zenbait estatuk eragina izan dezaketela kalte berean, eta baieztatzen du, zientziaren aldetik, posible dela bakoitzaren eragin-maila osoa zehaztea, isuri historikoak eta gaur egungoak aintzat hartuta. Berretsi egiten du erantzukizunari buruzko arau orokorrek aukera ematen dutela erantzukizuna zenbait autoreren artean banatzeko, edo, kasu batzuetan, erreparazio osoa bakar bati eskatzeko. 

  • Erreparazioa zehazteko kausalitatea. - Auzitegiak dio kausalitatea ez dela erantzukizuna zehazteko betekizun orokor bat, baldin eta aplikagarria den lehen mailako arauak hala ezartzen ez badu; baina berretsi egiten du zein garrantzitsua den erreparazioa zehazteko. Baztertu egiten du klima-aldaketaren kausen konplexutasunak lotura hori frogatzea eragozten duelako ideia; izan ere, gogorarazten du “nahikoa zuzena eta egiazkoa” izan behar duela legez kanpoko ekintzaren eta klima-testuingurua jorratzeko malgutzat jotzen duen kaltearen‑estandarraren artean. Nahiz eta onartzen duen lotura kausala “arinagoa” izan daitekeela tokiko kutsadura-kasuetan baino, bere ustez lotura ezar daiteke zientzian eta egoera zehatzetan oinarrituta.

  • Erga omnes betebeharrak ate berriak zabaltzeko. - Auzitegiak zehazten du estatuek klima-sistema eta ingurumenaren beste zati batzuk berotegi-efektuko gasen isuri antropogenoetatik babesteko dituzten betebeharrak erga omnes izaera dutela, hau da, nazioarteko komunitate osoari eskatzen zaizkiola. Era berean, baieztatzen du klima‑aldaketari buruzko itunetatik (hala nola Parisko Akordiotik) eratorritako betebeharrak erga omnes partes direla; izan ere, estatu guztien funtsezko interesa babesten dute, hau da, klima babestea ondasun komun globala den aldetik. Irismen handiko karakterizazio horri esker, edozein estatuk eska dezake beste estatu batek betebehar horiek ez betetzeagatik duen erantzukizuna, bai eta kalte zuzenik jasan ez badu ere. Hala, indartu egiten da horiek betetzeko interes kolektiboa. Aitortze horren ondorio nagusia da aukera ematen zaiela estatu guztiei, ez soilik zuzenean kaltetutakoei, ekintza diplomatikoak edo auziak has ditzaten NJAren beraren aurrean, betiere jurisdikzio-baldintzak betetzen badira. 

Ondorioak

NJAren iritzi aholku-emailearen ondorio nabarmenena da klima-aldaketa bultzatzen duen jokabidea ez dela zilegitzat jotzen; aitzitik, nazioartean legez kontrakoak diren ekintzen ikuspegiaren arabera aztertzen da, horrek dakartzan ondorio juridiko guztiekin. Bestela esanda, jokabide hori, printzipioz, nazioartean legez kontrakotzat jotzen den esparrua eratzen da, baldin eta estatuek ez badute erakusten behar besteko arreta zorrotz eta etengabea. Paradigmaren aldaketa hori nazioarteko zuzenbideak klimari eragiten dioten ekintzak arautzen dituen moduaren funtsezko definizio bat da.

Horrez gain, azpimarratu behar da iritzi horretan aurrez aurre jartzen direla nazioarteko zuzenbidearen kontrako bi ikuspegi: batetik, isurtzaile handiena, hau da, nazioarteko zuzenbidearen zeregin mugatzaileago baten eta baimenaren estatuaren autonomiaren alde egiten dutenena; eta, bestetik, klima-aldaketaren ondorioekiko kalteberenak diren estatuena, hau da, nazioarteko zuzenbidearen zeregin sendoagoa eta hedakorragoa defendatzen dutenena, premiazko erronka globalei (hala nola klima-aldaketa) aurre egiteko, nazioarteko tresnen eta prebentziorako betebeharraren interpretazio holistiko baten bidez. Kasu honetan, NJAk bigarren ikuspegi horren alde egiten du; izan ere, azpimarratzen du nazioarteko zuzenbidea oso zabala eta garrantzitsua dela zibilizazioaren erronkei erantzuteko, hala nola klima-aldaketari erantzuteko.

Gazako haurrek bizi duten egoera latzak hunkituta, izan ere, beraien oinarri-oinarrizko eskubideak larriki eta etengabe hausten dira, Ararteko erakundeak bat egiten du Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENOC) erakunde-adierazpenarekin, sare horretako kide baita...

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak (FRA) “2025eko Oinarrizko Eskubideei Buruzko Txostena” argitaratu du. Bertan, 2024an Europar Batasunean oinarrizko eskubideak zertan diren eta 2025erako aurreikuspenak zehatz-mehatz aztertzen dira. 

Hain zuzen ere, hainbat frontetan eskubideen erosioa dagoela ohartarazten du txostenak, eta egoera politiko aldakorrak eskubide horiei eragiten diela. 2024an, identitate-politikek gorrotoa eta intolerantzia elikatu dituzte; digitalizazioak eta adimen artifizialak, aukerak eskaintzen badituzte ere, oinarrizko eskubideen aurkako mehatxu berriak eragin dituzte batez ere; eta EBko kanpo-mugetako eskubideen etengabeko urraketek, gizarte zibileko erakundeen aurkako erasoekin batera, printzipio demokratiko eta giza eskubide oinarrizkoenak hondatu dituzte. 2025era begira, defentsarako eta segurtasunerako ikuspegi politikoak eta prozedurak sinplifikatzeko eta desarautzeko ahaleginek eskubideak babesteko kostua izan lezaketela aurreikusten da.

Gainera, FRAk garrantzi berezikotzat jotzen diren gaiei buruz bere analisia ematen du. Lehenik eta behin, 2024. urteko hauteskunde-zikloari dagokionez, txostenak integritate demokratikorako arrisku esanguratsuak nabarmentzen ditu, sare sozialetan eta hauteskunde-prozesuetan adimen artifizialaren erabileraren bidez egindako manipulazioa eta desinformazioa barne, bai eta giro politiko polarizatu batean izandako indarkeria- eta larderia-ekintzak ere. Era berean, Europako Parlamentuaren osaerak ez duela gizarte-aniztasuna behar bezala islatzen azaltzen du, emakumeen, gazteen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta gutxiengoen ordezkaritza txikia baitu.

FRA indarkeria matxistaren auzian ere gelditu da. Txostenak azpimarratzen du indarkeria matxistak orokortua izaten jarraitzen duela EBn, eta ohartarazten du kasu asko ez direla iristen agintariek jakitera. Estatu batzuek adostasunean oinarritutako sexu-delituen definizioak hartu dituzten arren, FRAk adierazi du ekintza gehiago behar direla, batez ere ziber indarkeriaren eta sare sozialetako misoginiaren aurrean.

Azkenik, txostenak EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazio-egoerari heltzen dio. FRAren aburuz, Gutunak, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena bezalako beste tresna batzuen aurrean, ikuspen txikia du, eta horren aplikazioaz arduratzen diren pertsona guztien gaitasunak indartzeko deia egin du, giza eskubideen erakunde nazionalak eta berdintasun-erakundeak barne.

Maiatzaren 26an eta 27an, Arartekoaren haurren eta nerabeen bulegoko eta nazioarteko gaien bulegoko bi teknikarik, parte hartu zuzten Luxemburgon, Haurren Defendatzaileen Europako Sarearen (ENOC) udaberriko mintegian, Luxenburgoko Haurren Defentsa Erakundeak antolatuta.

Mintegiaren lehen egunean, haurrek osasun fisikorako duten eskubidearen babesari eta sustatzeari eskaini zitzaion, hori baita ENOCek 2025erako duen lanaren gai nagusia. Hala, Europako haurren eta nerabeen defentsa-erakundeetako ordezkariek gogoeta egin zuten haurrek osasun fisikoko zerbitzuetarako sarbidea izateari buruz eta bizimodu osasungarria sustatzeko dauden tresnei buruz.

Mintegiaren bigarren egunean, defentsa erakundeek asiloa eskatzen duten haurren zaintza eta haiei kalitateko arreta ematearen gaia jorratu zuten, migrazioari eta asiloari buruzko EBko Itunaren testuinguruan, EMN Migraziorako Europako Sarearekin lankidetzan. Arartekoaren teknikariek, Kataluniako Síndic de Greuges eta Andaluziako Defentsa Erakundeko ordezkariekin batera (biak ENOCeko kideak), eta Kanarietako Komuneko diputatuaren laguntzarekin, hizlari gisa aritu ziren Espainiako lurraldean haur migratzaileen eta asilo-eskatzaileen kalitatezko arretak dituen erronkei buruzko mahai batean, bereziki, Andaluziako, Kataluniako, Euskadiko eta Kanarietako administrazio publikoei dagozkien betebeharrei erantzunez.

Nazioarteko Dokumentuak

Personas intersexuales

Europako Parlamentuaren ebazpena, 2019ko otsailaren 14koa, pertsona intersexualen eskubideei buruzkoa (ingelesez)

Directrice reconocimiento facial_0

Europako Kontseiluaren gidalerroak, aurpegia ezagutzeko teknologiei buruzkoak (ingelesez)

Igualdad retributiva

Europako Eskubide Sozialen Batzordearen erabakia 124/2016 zenbakiko kasuan - Emakumeen eta gizonen ordainsari berdintasuna (ingelesez)

Guidance Note preventing and combating THB related to war in Ukraine

Ukrainako gerraren testuinguruan pertsonen salerosketa saihesteko gomendioak (ingelesez)

Intereseko estekak

Erakundeak

Irudiak