Haur eta Nerabeen Kontseiluaren bilera

Urtarrilaren 28an (astelehena) egingo da Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluaren lehen bilera. Bilera hori Donostiako Aiete jauregian egingo da, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Euskadiko zenbait udalerritako 27 neska-mutilek egun osoa emango dute elkarrekin beren eskubideez gogoeta egiten. Horretarako, testuingurutzat hartuko dute Haurren Eskubideen gaineko Hitzarmena, Nazio Batuek 1989an onartutakoa.

Ongi etorri beroa egingo diegu lehenbizikoz Kontseiluan parte hartuko duten 9 neska-mutili.

    Location : Donostia/San Sebastián


Ekitaldiak gorde: