hero

Haur eta Nerabeen Kontseilua

Baduzu kontsultarik edo kexarik?

18 urte baino gutxiago badituzu eta gertatzen ari zaizun zerbait kontatu nahi badiguzu, zerbait behar bezala ez dabilela uste baduzu, zure eskubideei buruzko zerbait galdetu edo informazioa eskatu nahi badiguzu, telefonoz dei diezagukezu (945 135 118), edo posta elektroniko bat idatzi (haurnerabe@ararteko.eus)
 

Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua parte hartzeko, kontsultatzeko eta aholkuak emateko organo bat da.

Gure eginkizun nagusia Arartekoari aholkatzea da, batez ere haurroi eta nerabeoi modu zuzenagoan eragin diezaguketen gaietan edo ekimenetan.

Eskubideen jabeak eta gure inguruarekin konprometitutako herritarrak garenez, Kontseiluari esker, gure iritzia aske eman dezakegu, gure hitza aditu daiteke, proposamenak egin ditzakegu, erabakiak hartzen diren tokietara irits daitezen.

 

 

Kontseilua 14 eta 18 urte bitarteko 24 neska-mutilek osatzen dugu, eta Euskadiko hainbat herri eta hiritakoak gara.

Geure borondatez hartzen dugu parte, eta Kontseiluari gure ilusioa ematen diogu, besterengandik ikasteko, pentsatzeko eta elkarrekin hazteko gogoa.

 

 

Normalean hiru hilean behin biltzen gara eta egun osoa ematen dugu urte jakin horretarako aukeratu dugun gaia lantzen. Gaia beti gure eskubideekin lotuta egoten da.

Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareko (ENOC) kidea da. Sare horrek, bere aldetik, nerabeen kontseiluen sare bat dauka eta han ere hartzen dugu parte. Hain zuzen, ENYA proiektua da (European Network of Young Advisors); horren bitartez, Europako beste herrialde batzuetako neska-mutilekin parteka ditzakegu gure gogoetak.

Gainera, zenbaitetan, beste batzuek (udalek, Eusko Jaurlaritzak, beste hainbat erakundek, e.a.) bultzatutako ekimenetan parte hartzen dugu, haur eta nerabeei dagozkien gaietan gure ikuspuntua emanez.