Haurrak Babesteko Sarearen (ENOC) urteko konferentzia eta batzarra (ENOC)

Haurrak Babesteko Sarearen (ENOC) urteko konferentzian eta batzarrean parte hartzen ari da Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoa; aurten Reykiaviken egiten ari da aurrez aurre. Topaketan "Justizia klimatikoa eta haur eta nerabeen eskubideak" jorratuko dira eta, horren bidez, joan den urtean barrena egindako lana burutuko da. Horrela, batzarrak erakunde-adierazpen bat onartuko du, Europako, estatuetako eta autonomietako erakundeei hauxe eskatzeko: ahalegin handiagoa egin dezatela haurrek ingurumen osasuntsua izateko duten eskubidea gauzatzeko, justizia klimatikoari arreta berezia eskainiz.

Batzarreko ordezkariarekin batera, bertan izango da Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko ordezkari bat eta kontseilu horren koordinatzailea; azken hori oraingoan ENYA programaren (European Network of Young Advisors) koordinatzaile nagusia ere bada. Programa horrek sarearen lan guztian haur eta nerabeen hitza egon dadin bermatzen du.

https://enoc.eu/enoc-2022-annual-conference/

    Location : Reykiavik


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

programa-egitaraua.pdf