Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENOC) txostena eta erakunde-adierazpena

ENOC ikurra

Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENOC) erakunde-adierazpena argitaratu dugu, euskaraz eta gaztelaniaz

Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) erakunde-adierazpen bat eta bere urteko txostena onartu zituen 2022ko irailean Reykjaviken egin ziren Konferentzian eta Batzarrean. Arartekoa sareko kidea da eta orain ENOCen erakunde-adierazpena argitaratu du, euskaraz eta gaztelaniaz.

ENOCen honako gai hau jorratu da aurten: justizia klimatikoa eta haur eta nerabeen eskubideak. Urtero argitaratzen da ENOCen web orrian sare horren lanerako euskarri izan den txosten tematikoa. 2022an txosten hau eman da argitara: “Children’s Rights and Climate Justice”.

Onartutako erakunde-adierazpenean, estatuetako eta autonomia erkidegoetako agintariei eskatzen zaie ahalegin handiagoa egin dezatela neska-mutilek ingurumen osasuntsua izateko duten eskubidea gauzatzeko, justizia klimatikoari arreta berezia eskainiz.
 

ERAKUNDE-ADIERAZPENA