«Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren aurkako euskal estrategia (2022-2025)» aurkezpena

Elena Ayarza, Ararteko erakundearen ordezkari gisa, «Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren aurkako euskal estrategiaren (2022-2025)» aurkezpenean izan da. Estrategia hori agente publiko zein pribatu askoren lankidetza eta parte-hartzeari esker egin da.

Estrategiak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailetik adierazten dutenez, herrialde gisa haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren inguruko begirada partekatu bat eraikitzeko tresna bat izan nahi du; esperientzia guztia, bildutako ezagutza eta agente desberdinek norabide berean aurrera egite aldera egunero egin ohi dituzten ahaleginak artikulatzea erraztuko duena.

Aurkezpen horrek «Haurren kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin» bat egin du, haurren kontrako indarkeria ikusarazteko eta gizarte-agente guztien eta herritarren arten horren inguruko kontzientziazioa sustatzeko xedearekin.

    Location : Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia


Ekitaldiak gorde: