Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXIV. Jardunaldiak

Erkidegoetako eta Espainiako herriaren defendatzaileek adierazpen bat argitaratu dute, Espainiara pertsona helduren baten babesik gabe iristen diren haurren alde eta horiek babesteko.

Espainiara familiarik gabe iristen diren haur eta nerabe horiek oso egoera kalteberan eta babesik gabe daude, beraien beharrak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta, batez ere, psikologikoak eta emozionalak; horregatik, erabateko eta espezializatutako lehen harrera behar dute. Talde heterogeneoa da eta banan-banan tratatu behar dira beraien arreta- eta babes-premiak.

Herriaren defendatzaileek hauxe eskatu dute, besteak beste: adingabeekin hartzen diren erabaki guztiak bat etor daitezela umeen interes gorenarekin, eta haur izatea lehenetsi dezatela etorkin izatearen gainetik.
Botere publikoei galdegin diete talde horri haurrak babestearen ikuspegitik kasu egin diezaiotela, Haurren Eskubideen Batzordearen ildo nagusiak bereganatuta.

Orobat, espresuki mintzatu dira bakarrik dauden nerabe eta gazte atzerritarrak kriminalizatzearen aurka. Sentsibilizazio handiagoa eskatu dute hedabideetan, erakunde publiko nahiz pribatuetan eta herritarren artean oro har, informazio faltsu eta alderdikoien bitartez nerabe eta gazte horiek estigmatizatzeko eta gizartea aztoratzeko adorea eman ez dadin.

    Location : Tarifa (Cádiz)


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

Tarifako adierazpena Atención a menores extranjeros no acompañados. Documento de síntesis