Ikerketa aplikatuko beka bat iragarri da 2016-2017 aldirako

Ararteko erakundeak giza eskubideen arloan ikertzeko bekak iragarri ditu zenbait urtetan. Horrela, bere eginkizuna betez, arlo honetako diziplinarteko ikerlana bultzatu nahi izan du gure autonomia erkidegoan.

Deialdi honen bidez, beka bat eman nahi da gure autonomia erkidegoan giza eskubideak ezartzearen gaineko ikerlan bat egiteko, bereziki ahulak diren gizarte-taldeetako bati dagokionez.

Deialdiaren oinarriak EHAAn argitaratu dira, 2016eko uztailaren 6an.

Eskabideak eta agiriak Ararteko erakundearen hiru bulegoetako batera bidali beharko dira.

Eskabideak egiteko epea 2016eko abuztuaren 5ean bukatuko da.


Vitoria-Gasteiz, 2016eko uztailaren 11